perkusio-instrumentuak

 

 
 
 
 
 
 

HELBURUAK

  1. Hagatxoen, xaflen eta mintzen bibrazioen legeak ezagutzea.

  2. Perkusio-instrumentuen sailkapena ezagutzea eta bere ezaugarri nagusiak.

 

DESKRIBAPENA

Perkusio-instrumentuek soinua sortzeko, zuzeneko edo zeharkako perkusioak erabiltzen dituzte. Perkusiodun soka-instrumentuak, izatez, talde honen barnean sailkatu beharko lirateke, baina ez dira talde honetan aztertzen, euren ezaugarriak eta posibilitate musikalak oso ezberdinak direlako.

Perkusioa modu ezberdin askotan eragin daiteke: hagatxoekin, baketekin, gorputz soinugileen arteko talkekin, modu ez-zuzenean bada ere teklatu baten bitartez, etab.

Orokorrean perkusio-instrumentuen eginkizun musikala erritmoa izaten da.

 

 

Hagatxo baten bibrazioak

Hagatxoak gorputz zurrunak dira eta luzera handia dute gainerako neurriekin konparatuta. Euren bibrazioak luzetara, zeharka edo tortsiozkoak izan daitezke.

Hagatxoak simetrikoak eta asimetrikoak izan daitezke: simetrikoak bere zentroan, edo zentrotik distantzia berdinetara kokatuta dauden puntu bitan finkatzen direnean, eta asimetrikoak asimetrikoki kokatutako puntu bitan edo zentroa ez den puntu bakar batean finkatzen direnean.

Luzetarako bibrazioak sortzeko hagatxoa luzetara gogor igurtzi behar da. Hagatxoek luzetara bibratzen dutenean soinu-hodiak bezala jokatzen dute, hodi irekiak bezala simetrikoek eta hodi itxiak bezala asimetrikoek.

 

 

 

Hagatxoen zeharkako bibrazioak aztertzea zertxobait zailagoa da. Hagatxoa okertzen denean bere barneko eta kanpoko aldeek kontrako tentsioak jasaten dituzte. Konpresioa barnekoan eta trakzioa kanpokoan, baina euren tartean bada ardatz neutro bat luzera aldatzen ez duena.

 

 

 

 

 

Xafla eta mintzen bibrazioak

Xaflak eta mintzak azalera handiko elementuak dira, bere lodierarekin konparatuta. Perkusioz edo frikzioz zirikatu ezkero emititzen dituzten soinuak partzial diskordante-kopuru handia dute. Xaflek euskarri soila behar izaten dute zurrunak direlako, mintzek ordea, tentsio bat behar dute bibratu ahal izateko.

Florencio Chladni fisikari alemaniarrak ikerketa sakonak egin zituen xafla eta mintzen bibrazioei buruz, eta bere deskubrimendua hauxe izan zen: ez dituztela ohizko nodo eta sabel puntualak; horren ordez, bibrazio gutxiko edo nuluko puntuek lerroak osatzen dituzte, lerro nodalak deiturikoak, eta lerro nodalen artean bibrazio maximoa duten eskualdeak sabelaldeak deiturikoak.

 

 

 

 

 

Perkusio-instrumentuen ezaugarriak

 

 

ADIBIDE ETA SIMULAZIOAK

Uhinen gainezarmena: Zeharkako uhinak hagatxo batean, mutur bat lotuta, bestea aske

 

 

Uhinen gainezarmena: Uhin geldikorrak bi dimentsiotan

 

GALDERAK

a Ondorengo instrumentuetatik zein da intonazio finkoa duena eta bibrarazteko hagatxoak erabiltzen dituena?

  1. xilofonoa

  2. triangelua

  3. platiloak

  4. glockenspiela

b Hagatxo simetrikoek luzetara bibratzen dutenean zein harmoniko sortzen dituzte?:

  1. bakoiti edo bikoitiak hagatxoaren arabera.

  2. bakoiti eta bikoitiak, biak.

  3. bikoitiak bakarrik.

  4. bakoitiak bakarrik.

c Hagatxo bibratzaile batek sortzen dituen soinuen maiztasunak, bere mutur bat lotuta eta bestea aske dituenean, zein magnituderen zuzenki proportzionalak dira?:

  1. hagatxoaren biraketa-erradioaren erro karratuarena.

  2. hagatxoaren materialaren dentsitatearen erro karratuarena.

  3. hagatxoaren materialaren Young-en moduluaren erro karratuarena

  4. hagatxoaren luzeraren erro karratuarena.

d Azalera bereko xafla biren maiztasuna:

  1. berbera da, eta ez da lodieraren menpekoa.

  2. berbera da, baina lodieraren zuzenki menpekoa.

  3. bere lodieraren zuzenki proportzionala.

  4. bere lodieraren alderantziz proportzionala.

e Perkusio-instrumentu batek sortutako soinuaren iraupena,

  1. aldakorra da                                                             

  2. finkoa da                                            

  3. aldakorra, baina iraupen maximoa finkoa da.

  4. aldakorra, baina iraupen minimoa finkoa da.

  Emaitzak:  a1   b2   c3   d4   e2  

 

MULTIMEDIA ETA WEB BALIABIDEAK

Gai honetaz gehiago irakurri nahi baduzu, ondoko estekan erreferentziak aurkituko dituzu:   , eta gero honako atalean  .

 

AUTO-AZTERKETA

perkusio-instrumentuak

aurreko galdetegia Hot Potatoes aplikazio informatikoarekin burutu da:

Half-Baked Software

 

ESTEKAK

Beste instituzio batzuen helbide edo baliabideak ezagutu nahi badituzu bisita itzazu ondoko esteka honetan ageri direnak: 

 

Akustika-ikastaroa, GA-k egina © Copyright 2003. Eskubide guztiak erreserbatuta. Harremanak: acustica@lg.ehu.es