DESKRIBAPENA
Soinu-iturri batek
soinua emititzen duen aldiunetik entzulearentzat soinu
sentsazio bilakatzen den arte, fenomeno ugariak gertatzen dira
baina bi ataletan bil daitezke: bata soinuaren transmisioa
iturritik entzulearen belarriraino, eta bestea soinu-uhinen
entzuketa bera. Akustika arkitektonikoak lehen atala aztertzen
du, hau da, soinu-uhinak igorletik irteten direnetik entzulearenganaino iristen diren arte gertatzen diren fenomeno
fisiko posible guztiak:
islapena, errefrakzioa, zurgapena eta difrakzioa bezalako
fenomeno ondulatorioak. Aretoen garrantzia esaldi bakar
batekin laburbil daiteke: aretoak beti eta nahitaez eragiten
dio bere barnean propagatzen ari den edozein soinuri. |