Bilboko Ingeniaritza Eskolako Produktu Diseinurako Laborategiak Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak Sailaren interesei erantzuna ematen die Produktuaren Diseinu, Ekodiseinua, Alderantzizko Ingeniaritza eta Prototipatze Arinaren arloko ikerkuntza eta transferentzia teknologikoan. Laborategiak 3D eskanerrak ditu, hala nola Creaform-en Go!Scan eta Handyscan Revscan, Gom-en ATOS 5M edota HP 3D Scan PRO S3. Prototipatze arineko makina bat dago, Stratasys-en Dimension Elite modeloa. Alderantzizko Ingeniaritzan lan egiteko Geomagic Design X (Rapidform XOR), Geomagic Studio, ATOS, Reality Capture, MeshLab and Agisoft bezalako software lizentziak erabiltzen dira eta ikuskatzerako Geomagic Control eta ATOS. Diseinurako software CatiaV5, Solid Edge ST eta NX lizentzia akademikoak ditu. |
|