Orientaziorako eta Hezkuntza Inklusiborako Zuzendaritza
AURKEZPENA
Orientaziorako eta Hezkuntza Inklusiborako Zuzendaritzaren nahia da ikasleen garapen pertsonalerako eta prestakuntza osorako laguntza ematea, ikasleen premia eta eskariak kontuan hartuta.
Orientaziorako eta Hezkuntza Inklusiborako Zuzendaritzaren zeregin nagusietako bat da unibertsitateko ikasleei eta unibertsitatera etortzekoak direnei aholku eta laguntza ematea erabakiak hartzeko, kontuan izanda erabaki horiek garrantzitsuak izango direla beren ibilbiderako. Laguntza horren bidez, ikasleei beren hezkuntza-ibilbidea arrakastaz planifikatzeko behar dituzten tresnak eman nahi zaizkie.
Horrez gain, gure unibertsitatea unibertsitate irekia eta gizarte erantzukizunduna izanik, eta, beraz, gizartearen premiei erantzuna eman nahian, Gobernu Kontseiluak, 2023ko abenduak 14ean, UPV/EHUko Inklusio Plana onartu zuen, helburu nagusia izanik desgaitasunak eta behar espezifikoak dituzten ikasleentzako benetako aukera berdintasuna lortzea unibertsitateko esparru guztietan.
Bestetik, 2004ko urriaren 28an, Gobernu Kontseiluak Presondegietan diren Pertsonei buruzko UPV/EHUren Protokoloa onartu zuen, egoera berezi horretan dauden ikasleei ikasteko aukera emateko, betiere, gainontzeko ikasleei eskatzen zaizkien administrazio baldintzak betetzen badituzte. Gaur egun, Zerbitzuak arreta eskaintzen die Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetan dauden ikasleei, kontuan hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak -Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Hezkuntza Sailaren bidez- eta UPV/EHUk sinatutako indarrean duen lankidetza-hitzarmena, 2023ko azaroaren 21ean bere espetxeetan unibertsitate-irakaskuntzen programa garatzeko.
Aipatutako ekintza horien gestioaz ikasleen arloko zerbitzu hauek arduratzen dira:
Ikasleentzako Argibide Zerbitzua
Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua
Presondegietan diren Pertsonen Arretarako Zerbitzua
HARREMANETARAKO
Orientaziorako eta Hezkuntza Inklusiborako zuzendaria: Arantza Martinez Balmaseda ikasle-zuzendaritza@ehu.eus