Programatu bisita bat

Zure ikasleentzako informazio-saio bat antolatzea gustatuko litzaizuke? Nahi al duzu UPV/EHUko fakultate edo eskolaren bat zure Bigarren Hezkuntzako ikastetxera joatea titulazioen berri ematera?
Unibertsitate-zentro batzuek aurrez aurreko eta/edo online informazio-saioak eskaintzen dituzte unibertsitate aurreko zentroetan, ikasleek fakultatearen edo eskolaren ezaugarriak eta bertan ematen diren unibertsitate-graduei buruzko xehetasun guztiak ezagutu ditzaten.
Bisita/informazio-saio bat hitzartzeko, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeko orientazio-arduraduna unibertsitate-zentroko erreferentearekin harremanetan jarri behar da zuzenean, bisitaren xehetasunak zehazteko: data, ordutegia, modalitatea, etab.