Jarduera Praktikoak2024 (Osoa)

Jarduera Praktikoak

Unibertsitatea ezagutzeko lehen hurbilketa bat izan nahi duzu? Unibertsitateko ikastegietara joan eta graduko ikasketak modu praktikoan (esperimentuen, simulazioen, muntaketen, sorkuntzen, rol-playing-aren eta abarren bidez) ezagutu nahi al dituzu?

Euskal Herriko Unibertsitateak gonbidatu egiten zaitu, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, maiatzaren 27tik ekainaren 21era bitartean egingo diren jarduera praktiko hauetan parte hartzera.

Jarduera praktikoen bideoaren transkripzioa

Parte hartu ahal dutenak

Euskal Autonomia Erkidegoko Batxiler, Lanbide Heziketako Goi Mailetako Ziklo, Arte Ikasketa eta Kirol Ikasketetako lehenengo mailako ikasleak.

Aipatutakoez gain, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako irakasleak eta orientatzaileak ere bai.

Jarduera Praktikoak 2024 - Liburuxka

Jarduerak irizpide hauen arabera bila ditzakezu:

Tarjeta - Jarduera Praktikoak - Campus

Tarjeta - Jarduera Praktikoak - Jakintza adarrak

Tarjeta - Jarduera Praktikoak - Fakultatea / Eskola

Jarduera Praktikoak 2024 - Izena ematea

Parte hartzeko prozedura

Prozedura Datak
1. Eskaera egitea (ikasleek) Apirilaren 29tik maiatzaren12ra
2. Balidatzea (orientatzaileek): Ikastetxeak balidatu ez dituen eskaerak ez dira kontuan hartuko zozketan parte hartzeko Maiatzaren 13an eta 14an
3. Plazak zozketatu eta esleitzea Maiatzaren 16an

 

Maiatzaren 16an zozketatuko dira plazak balidatutako pertsona guztien artean. Esteka honetan kontsulta dezakezu zozketaren emaitza.

Zozketan plazarik lortu baduzu, gordekina gorde eta/edo inprimatu dezakezu unibertsitateko ikastegian aurkezteko jarduera praktikoaren egunean eta orduan. Itxaron zerrendan geratu eta bajaren bat gertatu bada, posta elektronikoz jakinaraziko zaizu plaza esleitu zaizula.

OSO GARRANTZITSUA! Azkenean parte hartu behar ez baduzu, EZABATU zure eskaera lehenbailehen, zure plaza berresleitu ahal izateko. Jarduera praktikoa izan baino 5 egun lehenago arte ezaba dezakezu zure eskaeran sartuta.

Jardueretarako beharren bat izanez gero, idatzi mezu bat iaz@ehu.eus helbidera, maiatzaren 21a baino lehen, zure egoeraren berri emateko.

Jarduera Praktikoak - Galeria