Graduondoko batzordearen irizpideak 99/2011 EDk araututako doktorego programetan irakasle berriak gehitzeko asmoz aurkeztu beharreko ekarpen adierazgarrien inguruan
Graduondoko batzordeak, ekarpen adierazgarrien ebaluazioari dagokionean, osorik eta behar bezala beteta aurkeztuko diren eskariak besterik ez du aztertuko, gaizki betetako eskariak igortzaileari bueltatuko zaizkiolarik.
Agentzia ebaluatzaileei ikerkuntza aitorpenik eskatu ahal dieten irakasleek, eskatu ezean edo agentziok ukatuko baliete, zuzendarikide gisa hartu ahal izango dute parte doktorego programetan, baina inola ere doktorego programako kide izan.
Honetara, UPV/EHUren graduondoko batzordeak ikerkuntza tarterik eska ezin dezakeen ikertzaileen eskariak edo tesi zuzendarikideen curricula besterik ez du aztertuko.
(Graduondoko batzordearen 2015eko uztailaren 20ko erabakia)