ESTUDIO-CONFINAMIENTO

Haurren konfinamendua eta osasunari buruzko ikerketa

Ikerketaren deskripzioa

COVID-19ren pandemiak eragindako osasun-alertaren ondorioz, biztanleria konfinatu behar izan da pertsonen mugikortasuna ahalik eta gehien mugatzeko. Beste herrialde askotan bezala, gurean ere oso salbuespenezko neurria izaten ari da eta ez dakigu zer eragin izan dezakeen biztanleriaren osasunean eta ongizatean. Bestalde, badakigu zer-nolako garrantzia duten baldintza materialek eta bizi-baldintzek osasunean: gure etxebizitzen ezaugarriek, diru-sarreren mailak edo enplegu-aukerek, besteak beste, inpaktu handia dute ongizatean. Gainera, osasun maila eta osasunaren baldintzatzaile nagusiak okertu egiten dira pertsonen maila sozioekonomikoak behera egin ahala. Osasunaren desberdintasun sozialak gure gizarteen desberdintasun sozial eta materialaren isla argiak dira.

Horregatik, UPV/EHUko OPIK-Osasunaren Gizarte Determinatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko Ikerketa Taldetik, Bidegintza- Giza sustapena eta komunitatearen garapenerako kooperatibarekin eta Centre d 'investigació en Salut Laboral-ekin, CISAL (UPF)-rekin elkarlanean, ikerketa bat diseinatu dugu konfinamenduak zer eragin izan dezakeen ezagutzeko, bai gure haurren osasunean eta ongizatean nola gurasoenean. Familien bizi-baldintzek duten papera ere analizatuko dugu.

Konfinamenduak haurren ongizatean eta osasunean duen eragina ikertu aurretik, ikerketa bat egin zen haurrekin lan egiten duten osasun, gizarte eta hezkuntza arloko profesionalekin, konfinamenduak populazio-talde horretan dituen eraginei buruzko iritziak ezagutzeko eta eragin horiek modulatzeko orduan garrantzitsuak diren dimentsioak identifikatzeko. Erantzun horiei esker, familia konfinatuei bidalitako azken galdetegiaren diseinua bideratu ahal izan zen.
Ikusi alderdi metodologikoak (profesionalak) eta profesionalentzako galdetegia.

 

Emaitzak

Txosten honetan, ikerketaren aurretiazko emaitzak kontsulta daitezke. (hemen, katalanez;  hemen, galizieraz eta hemen gaztelaniaz).

Ikerketak argitalpen zientifiko hauek izan ditu:

 

Komunikabideetan agertzea eta argitalpenak


Egunkarietako artikuluak:


Irratsaioak:


Telebista-saioak:

  • Antena 3. Noticias 22/04/2020   00:55
  • RTVE. Telediario, 21/04/2020  2:27
  • Eitb. Egun on Euskadi, 17/04/2020  
  • Eitb. Teleberri (euskara), 16/04/2020
  • Eitb. Teleberri (castellano), 16/04/2020