Erasmus+ Movilidad para Formación (PDI/ PTGAS)

Erasmus+ Formakuntzarako Mugikortasuna (IRI/TEKAZEL)

Erasmus+ prestakuntzarako mugikortasuna goi-mailako hezkuntzako erakundeetan edo atzerriko enpresa batean prestakuntza-egonaldiak egiteko da.

Hauek dira helburuak:

  • Bizitza osoko lan prestakuntzan laguntzea UPV/EHUko kideei
  • Onuradunaren lanpostuak behar dituen gaitasunak hobetzea
  • Hizkuntza trebetasuna hobetzea hirugarren hizkuntza batean
  • Unibertsitateko kolektibo guztien nazioartekotzea sustatzea, Goi Mailako Europako Unibertsitate Eremuaren barruan
  • Jardunbide egokien behaketa erraztea, erakunde kideen lan moduei eta lan inguruneei erreparatuta
  • Unibertsitate kideekiko harremanak indartzea

Deialdi hauen helburua da Erasmus+ programan ezarritako diru-laguntzak ematea Euskal Herriko Unibertsitateko langileei (IRI/TEKAZEL), prestakuntza-egonaldiak egin ditzaten.

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi helbide honetara: nazioartekoak.staff@ehu.eus.