Norena da hizkuntza? Kultura herrikoiak eta hizkuntzaren jabe-gabetzea #ISM16

Kongresua

Norena da hizkuntza? Kultura herrikoiak eta hizkuntzaren jabe-gabetzea #ISM16

Noiz eta non

Noiztik: 2016/10 Noiz arte: 2016/10

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ilusionista Sozialen Mintegia ikerketa-formazio taldeak antolatutako bigarren jardunaldiak dira hauek.

 

Jardunaldien asmoa da hizkuntzen trataeraren inguruko hausnarketan sakontzea, Agustín GARCÍA CALVOk planteatu zuen ideia honen inguruan:

'Jaun-andreok: hizkuntza ez da inorena; konplexutasun zoragarriko makina hori, zuek zeuek darabilzuena, "herriyak bizilagunakin hitzeiteko dabilen hoixe", ez da inorena'.

 

Hizkuntza kultura herrikoien ikuspegitik landu nahi dugu, eguneroko espazio eta denborei atxikia, eta horrek ze inplikazio dituen hizkuntza irakasteko erabiltzen diren moduetan, hizkuntz normalkuntzarako ekimenetan, lan komunitarioan, hizkuntza eta kultura gordetzeko moduetan... Horregatik, hezkuntza, hizkuntza, filosofia, antropologia, gizarte hezkuntza eta gizarte langintza elkarlotzeko egitaraua proposatu dugu.

Saio guztiak tailer formatukoak izango dira, elkarrekin eta elkarrengandik eraikitzeko dinamiketan oinarriturik, lehen saioa izan ezik. Lehen saiorako mahai-ingurua antolatu dugu (antolatzen ari gara), hizkuntz normalkuntzan adituak/arituak diren pertsonek osatua, eztabaidaren pizgarri izango delakoan.

EZ DA DERRIGORREZKOA SAIO GUZTIETARA BERTARATZEA, NAHI DUZUNERA ETOR ZAITEZKE.

 

HIZKUNTZAK

Mahai-ingurua euskaraz izango da eta gainerako saioetan eleaniztasunaren ikuspegitik egingo dugu lan (euskara-gaztelania-galego/portugesa-andaluziarra), partaideon hizkuntzak tarteratuz, elkar ulertzeko zubiak eraikiz eta elkarren arteko laguntzan oinarrituz.

NON

Donostia (Gipuzkoa), Magisteritza Ikastegia (Oñati plaza 3, z/g), Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (Euskal Herriko Unibertsitatea).

ORDUA

Saio guztiak 16:30etatik 20:30etara izango dira, urriaren 15ekoa izan ezik; larunbateko saio hau Innova4B erakundearen egoitzan izango da (Zuatzu Kalea 5, Donostia), 10:00etatik 14:00etara.

EGITARAUA

  • Urriak 5:   Hizkuntzaren normalizazioa eta Eskola (euskaraz). 1.3 gela.
    • Iñaki Biain, hizkuntz normalkuntzako koordinatzailea Oarsoaldea eta Bidasoaldeako Berritzegunean
    • Zigor Etxeburua, Helduen euskalduntzean irakasle eta didaktikari, Kontseiluan teknikari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskarako zuzendari
    • Ainhoa Ezeiza, ISM taldeko ikertzaile nagusia
    • Moderatzailea: Nahia Delgado, hezitzailea eta Lehen Hezkuntza Graduko Atzerriko Hizkuntzan espezialdua
  • Urriak 13: Jendearekin eta jendearengandik lan egitea. 1.3 gela.
    • Carmen Pérez Araujo, UNILCO-espacio nómada, Sevilla
    • Javier Encina, Ilusionista Sozialen Kolektiboa
  • Urriak 14: Hezkuntzaren jabe-gabetzea eta pedagogia atzekoz aurrera. 1.3 gela.
    • Ainhoa Ezeiza, Psikodidaktikan doktorea eta ISM taldeko ikertzaile nagusia.
    • Isabel Escudero, poeta eta pedagogoa. Filosofia eta Psikologian doktore.
    • Virginia López Graña, filologoa.
    • Juan Carlos Díaz de Cerio, hizkuntz eskolako irakaslea
    • Juan Carlos García, institutuko irakaslea
  • Urriak 15: Kultura herrikoiak, espazioak eta denborak, 10:00etatik 14:00etara, Innova4B erakundearen egoitzan.
    • Carmen Pérez Araujo, UNILCO-espacio nómada, Sevilla
    • Javier Encina, Ilusionista Sozialen Kolektiboa
  • Urriak 19: Kultura herrikoiak eta sortze poetikoa. 1.5 gela.
    • Julen Irazusta, kantaria eta hezitzailea
    • Rafael Amor, trobadorea, kantaria eta sortzailea
  • Urriak 20: Ahozkotasuna eta kulturaren berreskuratzea. 1.3 gela.
    • Javier Encina, Ilusionista Sozialen Kolektiboa
    • Ainhoa Ezeiza, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakasle-ikertzaile
  •  Urriak 21: Hizkuntzaren jabe-gabetzea, 1.6 gela.
    • Nahia Delgado, Lehen Hezkuntzan graduatua eta "Hizkuntzaren jabe-gabetzea" artikuluaren egilekidea
    • Ainhoa Ezeiza, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakasle-ikertzaile eta ISM taldeko ikertzaile nagusia

Gerta liteke azken orduko aldaketak egotea dinamizatzaileen artean.

EMAN IZENA JARDUNALDIETAN

 

EGIAZTAPENA

Saioen % 75etara edo gehiagora datozen partehartzaileek egiaztagiri bat jasoko dute (20 ordu). Lanean gabiltza egiaztagiriaren homologazio desberdinak eskuratzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza arautuko irakasle bazara, izenematea Hezkuntza Sailaren webgune ofizialaren bitartez egin behar duzu, prest_gara programan (kodea: 934) egiaztapen ofizial aitortua jasoko baduzu. Kasu honetan, bertaratzea egun hauei dagokie soilik: urriak  5, 14, 19, 20 eta 21 (Multimedia Educativa erakundeak antolatutako saioak).

Aukera dago, halaber, jardunaldi hauetako saio zehatz batzuk landu eta abendura bitarteko online lanaren bitartez, 50 orduko egiaztagiria eskuratzeko (ikus. Formakzio atala, webgune honetan bertan).

 

ARDURADUNAK ETA KOORDINATZAILEAK

JARDUNALDIETAKO KOORDINATZAILEA ETA ARDURADUNA: Ainhoa EZEIZA (Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakasle-ikertzaile eta ISMko ikertzaile nagusia) ainhoa.ezeiza@ehu.eus

SAIOETAKO KOORDINATZAILEAK: Javier ENCINA (UNILCO-espacio nómada eta Ilusionista Sozialen Kolektiboko koordinatzailea) eta Ainhoa EZEIZA.

ANTOLATZAILEAK

Urriaren 5, 14, 19, 20 eta 21eko saioek osatzen duten ikastaroko antolatzailea: Multimedia Educativa

Jardunaldi osoko antolatzaileak: Ilusionista Sozialen Mintegia (ISM-UPV/EHU) eta Ilusionista Sozialen Kolektiboa.

JARDUNALDIETAKO LAGUNTZAILEAK

Multimedia Educativa, Innova4B, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusa, UNILCO-espacio nómada.

Jardunaldi osoen eta atxikita dagoen formakzio programa osoaren antolatzaileak: ISM (UPV/EHU), Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila, UNILCO-espacio nómada, Ilusionista Sozialen Kolektiboa, Multimedia Educativa, Innova4B.

Harremanetarako datuak

  • Arduraduna: Ainhoa EZEIZA
  • Saila - Zerbitzua: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (Irakasletza Ikastegia)
  • Posta elektronikoa: ainhoa.ezeiza@ehu.eus