Aktibatu Klima Aldaketaren kontra!
Bertoko produktuen lote batzuen zozketaren oinarriak
Jarraian, tokiko produktuez betetako Gabonetako lau saskiren zozketan parte hartzeko baldintzak argituko ditugu. Saski bakoitzak 100 euroko balioa du:
-
Klima-aldaketaren aurka UPV/EHUko unibertsitate-komunitatea aktibatzea helburu duen ATTUNE proiektuaren izaera dela eta, unibertsitate-komunitate honetako pertsonak bakarrik saritu ahal izango dira: ikasleak, IIP eta TEKAZEL.
-
Zozketan parte hartzeko, pertsonek 1. fase hau osatzen duten 5 moduluak osatu beharko dituzte, hau da, eskuliburuak irakurri eta dagozkien galdetegiak bete.
-
Lehenengo fase hau osatzeko epea abenduaren 17an amaituko da 23:59ean.
-
Plataformaren aldaketa tekniko baten ondoren, erabiltzaileak lehen faseko 5 moduluak bistaratu ahal izango ditu erregistroaren une beretik.
-
Zozketa abenduaren 18an egingo da eta saskiak aste horretan bertan bidaliko zaizkie irabazleei. Saritutako pertsonek Bizkaiko Campusean (Leioan) ikasten edo lan egiten badute, Iraunkortasunaren arloko Zuzendaritzaren bulegoan (Errektoretza Eraikina-2. solairua) jaso ahal izango dute saskia.