SSO sistemaren erabileran kontuan eduki beharreko Segurtasun Oharrak
SSO lan-saio batek lotura hertsia dauka Web-nabigatzaile baten (IExplorer, FireFox, Chrome,...) eta bere leiho ireki guztien erabilerarekin. Hasitako saio batekin ezin da jarraitu beste nabigatzaile batean. Alegia, saioa Firefox-en zabalduz gero, ezingo da saioarekin jarraitu Internet Explorer-en; ezta alderantziz ere.
Nahiz eta aplikazio edo zerbitzu baterako sarbidea itxi edo amaitu, lan-saioa ez da itxiko. Erabiltzaileak kontuan izan behar du aplikazio edo zerbitzura sartzeko erabilitako web-nabigatzailea zabalik daukan bitartean, eskuragarri izango dituela bera sar daitekeen aplikazio edo zerbitzu guztiak, sarbide-sinestamen duak erabili behar izan gabe (kontua/pasahitza edo korporazio-txartela), non eta erabiltzaileak, aplikazioa edo zerbitzua amaitu ondoren, ez duen ixten nabigatzailea edo ez duen sakatzen saioa amaitzeko pantailan horretarako agertuko zaion esteka.
SSO sarbidea beste erabiltzaile baten lanlekutik eginez gero, berriz, erabilitako nabigatzailea itxi beharko da (baita nabigatzaile horren leiho ireki guztiak ere), SSO lan-saioa amaitu ahal izateko, eta bataren sinestamenduekin beste erabiltzaile batzuk sartzea galarazteko.
Lanlekua utziz gero, idazmahaia blokeatu beharko da (<Windows><L> teklak, aldi berean), beste erabiltzaile batzuk sar ez daitezen. Era berean, idazmahaiaren saioa korporazio-txartelarekin ireki bada, uztean kendu egin beharko da, idazmahaia blokeatzeko.