UPV/EHUren sistemetara sartzeko politika
Politika hau bertako eta kanpoko langileei aplikatzen zaie UPV/EHUren sistemetara sartzeko egiaztagirien erabileran (kontuak/pasahitzak, txartel digitalak, etab.).
- Erabiltzaileek sarrera kontuak izan behar dituzte aplikazio eta zerbitzuetara sartu ahal izateko. Sarrera konturik edo baimenik gabe propio edo behin eta berriz sartzen saiatzea iruzurrezko erabileratzat hartzen da.
- Erabiltzaileek bere n egiaztagiriak erabili behar dituzte, eta ez, edozein arrazoi tarteko, ezagutu dituzten beste erabiltzaile batzuenak. Halakorik gertatuz gero, erabiltzaileak egiaztagiriaren jabe den erabiltzaileari haren egiaztagiria ezagutzen dela jakinarazi beharko dio.
- Egiaztagiriak pertsonalak eta besterenezinak dira, eta ez zaizkio inori eman behar, ezta arrazoiren bat tartean izanda ere.
- Erabiltzaileek, lanlekua utzi behar dutenean, lan-saioa amaitu edo blokeatu beharko dute; hartara, beste erabiltzaile batzuk sartzea galaraziko dute. Horregatik, erabiltzaile jakin bat beste erabiltzaileren baten lanlekutik sartu bada, eta lanlekua utzi nahi badu, beti-beti itxi beharko du lan-saioa.
- Erabiltzaileek honako arau hauek bete behar dituzte beren pasahitzak eratzeko:
- Pasahitzek 8 karaktere izan behar dituzte gutxienez.
- Pasahitzak eratzerakoan, lau mota hauetako hirutik gutxienez karaktere bat izan behar du:
- Zenbakiak
- Maiuskulak
- Minuskulak
- Karaktere bereziak: * . + $ & # @ - ! % ^ ; ( ) { } [ ] < > ? /_
- Pasahitzak ezin du zuriunerik izan.
- Pasahitzak ezin du hiztegiko hitzez edo erraz aurresan daitezkeen edo erabiltzailearekiko lotura zuzena duten hitzez bakarrik eratuta egon (izenak, helbideak, matrikulak, etab.).
- Ezin da erabiltzaile, izen edo abizen identifikatzailerik erabili pasahitz gisa edo pasahitzaren parte gisa.
- Erabiltzailearen ardura da bere pasahitzen konfidentzialtasuna zaintzea.
- Erabiltzaile bakoitzak bere pasahitza bakarrik erabil dezake.
- Pasahitzak ezin dira idatzi, ezta inola bidali ere, baldin eta zifratuta ez badoaz, hasieran eman eta aldarazten direnean izan ezik.
- Pasahitzak erregistro batean biltzea beharrezkoa bada, pasahitzak zifratuta eta leku seguruan gorde behar dira.
- Pasahitza aldian-aldian aldatu egin behar da; 240 egunez behin, gutxienez.
- Pasahitza aldatu egin behar da inork gure pasahitza jakin dezakeela irudituz gero.
- Erabiltzaileak pasahitza aldatu egin behar du konektatzen den lehenengo aldian eta administratzaile batek emandakoa denean.
- Pasahitza aldatzean, ez dira berriz erabili behar azken 10 pasahitzak.
UPV/EHUren sistemen segurtasunaren aurka egin dezakeen edozein gertakariz ohartuz gero, UPV/EHUko Erabiltzailearen Arreta Zentroari (EAZ) jakinarazi behar zaio lehenbailehen, telefono honetan: 945 014 400 (edo telefono luzapen honetan: 15.4400).