1/2024 AKORDIOA, OTSAILAREN 2koa, (...) SAILAREN (...) ATALAREN 2023ko URRIAREN 3ko BILERAKO ETA BATZORDE IRAUNKORRAREN 2023ko URRIAREN 4ko SAIOKO AKORDIOEN AURKA JARRITAKO GORA JOTZEKO ERREKURTSOA EBAZTEN DUENA
AURREKARIAK
LEHENENGOA. - 2023ko urriaren 23an, (…) Sailari atxikitako (...) unibertsitate irakasle titularrak idazki bat aurkeztu zuen, eta haren bitartez gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen (...) Atalaren 2023ko urriaren 3ko bilerako deialdiaren eta akordioen aurka, eta sail horren batzorde iraunkorraren 2023ko urriaren 4ko bilerako deialdiaren eta akordioen kontra.
Errekurtsoan, irakasle errekurtsogileak eskatu zuen errekurtsoa aurkeztutzat jo zedin, onar zedin eta (...) Atalaren 2023ko urriaren 3ko bilerako deialdia eta akordioak baliogabetu zitezen, baita batzorde iraunkorraren 2023ko urriaren 4ko bilerako deialdia eta akordioak ere, eta 1., 2. 3., 5. eta 6. zenbakietan adierazitako akordioak manten zitezen. Zehazki, eskatu zuen baliogabetzeko 2023ko urriaren 3an errekurtsogileari egindako 2 GRALen esleipena, eta neurriak hartzeko horrelako gertakariak berriz jazo ez daitezen.
Halaber, eskatu zuen batzorde iraunkorrak bileretan onetsitako eta (...) Sailean jasotako akta guztiak bidal zekizkion, saila 2020ko martxoan eratu zenetik eskaeraren egunera artekoak, eta batzordeburuari eska zekion etorkizunean horiek bidaltzeko arauzko betebeharra betetzeko.
Azkenik, eskatu zuen prozedura modernoago bat ezartzeko, ez hain burokratikoa eta gatazka gutxiago sortzen dituena, saileko kide guztiek aukera izan dezaten batzorde iraunkorraren deialdia eta gai-zerrendari buruzko gaien informazioa jasotzeko, beste kideen baldintza berdinetan.
BIGARRENA. - Errekurtsogileak eskatu zuen 39/2015 Legearen, urriaren 1ekoaren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoaren (aurrerantzean, APAPEL), 117.2. artikuluaren arabera, “aurkaratutako ebazpenaren egikaritzea etetea”, aurkaratzeak lege horren 47.1. artikuluan jasotako eskubide osoko deuseztasun kausak baititu oinarri.
Gaineratu zuenez, aurkaratutako egintza egikaritzea eteten ez bada, nekez konpon daitekeen kaltea eragingo zaie (...) Fakultatean eta (...) Fakultatean gradu ikasketak egiten ari direnei, baita Gradu Amaierako Lanean inskribatutakoei ere.
APAPELen 117.3. artikuluan jasotako hilabeteko epea igaro da, eta ez dago jasota eteteari buruz ebazpenik eman eta jakinarazi denik; horregatik, manu horri jarraituz, aurkaratutako akordioen egikaritzea eten dela ulertu da.
HIRUGARRENA. - Jasota dago (...) Saileko zuzendaritzak errekurtsoaren inguruko txosten bat egin zuela, 2023ko urriaren 23an, eta haren emaitza jasota dagoela batzorde administratibo honek izapidetutako espedientean.
LAUGARRENA. - 2023ko azaroaren 20an, irakasle errekurtsogileak idazki bat aurkeztu zuen, alegazio osagarritzat jotakoa, gora jotzeko errekurtsoan dokumentazio jakin bat [(...) Saileko batzorde iraunkorraren aktak, 2020ko martxotik aurrerakoak] eskuratzeko jasotako eskaerari buruzkoa.
BOSGARRENA. - 2024ko otsailaren 2an, horretarako deialdia egin ondoren, UPV/EHUko, Errekurtsoen, Irizpenen eta Sinplifikazioaren arloko Batzorde Administratiboa (COARD/EISBA) bildu zen, gora jotzeko errekurtsoa ebazteko.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1.- Eskumena.
UPV/EHUko Errekurtsoen, Irizpenen eta Sinplifikazioaren arloko Batzorde Administratiboari (COARD/EISBA) dagokio gora jotzeko errekurtso hau ebazteko eskumena, haren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduaren 3.3. artikuluari jarraituz (EHAA, 2023ko abuztuaren 22koa), errektoreak hari eskuordetu baitzion UPV/EHUren Estatutuen 160.3. artikuluan jasotako eskumena, dokumentu honen dataren egunean indarrean zegoen 2023ko azaroaren 7ko erabakiaren bitartez (EHAA, 2023ko azaroaren 15ekoa).
2.- Epea.
Ez dago jasota errekurtsoaren xede diren egintzak jakinarazteko edo argitaratzeko data. Dena den, kontuan hartuta akordioak zer egunetan hartu ziren, 2023ko urriaren 3a eta 4a, eta errekurtsoa jarri zen eguna, urte bereko urriaren 23a, ondorioztatu da APAPELen 122.1. artikuluan aurreikusitako hilabeteko epean aurkeztu dela, lege beraren 40.3. artikuluari dagokionez.
3.- Legitimazioa.
Honako hau xedatzen du APAPELen 112.1. artikuluak:
“Ebazpenen eta izapide-egintzen aurka, azken horiek gaiaren funtsa erabakitzen badute zuzenean edo zeharka, prozedurak jarraitu ezina eragiten badute, defentsa-gabezia edo eskubide eta interes legitimoen kalte erreparaezina sortzen badute, interesdunek aukera izango dute gora jotzeko errekurtsoa eta aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkezteko, oinarritzat harturik deuseztasunari eta deuseztagarritasunari buruz lege honen 47. eta 48. artikuluetan azaldutako arrazoietakoren bat.”
Errekurtso administratibo bat edo gora jotzeko errekurtso bat aurkezten duenak interesdun izaera ez badu, baliteke hura ez onartzea, aipatutako APAPELen 116.b) artikuluak 119.1. artikuluari lotuta xedatutakoari jarraituz.
Kasu honetan, errekurtsogileak honako hau adierazi du: “goza de legitimación para la interposición del recurso al tener la condición de interesada. Es personal funcionario de los cuerpos docentes universitarios y miembro del Departamento de (…), cuya Comisión Permanente es el órgano colegiado competente para la asignación de la docencia de las materias y áreas adscritas al Departamento”; dena den, errekurtsogileak errekurtsoa aurkezteko duen legitimazioa aztertu eta ebatzi ahalko da gora jotzeko errekurtsoaren xede diren akordioen eta hala badagokio bakoitzean hartu diren erabakien edukiaren eta irismenaren arabera.
4.- Gora jotzeko errekurtsoaren bidezkotasuna.
APAPELen 112.1. artikuluari jarraituz, bidezkoa da izapidetzen ari diren erabakien eta egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, horiek zuzenean edo zeharka gaiaren hondoa erabakitzen badute, prozedura jarraitzeko ezintasuna ezartzen badute edo defentsa gabezia edo kalte konponezina sortzen badute eskubide eta interes legitimoetan.
Baldin eta errekurtsoaren xede den egintza ezin bada aurkaratu, bidezkoa da ez onartzea, APAPELen 116.c) artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Gora jotzeko errekurtsoaren xede diren akordioak eta horietako bakoitzean hartutako erabakien edukia eta irismena aztertzean ebatzi ahalko da, legitimazioarekin bezala, errekurtsoaren xede diren egintzak gora jotzeko errekurtsoaren bitartez aurkara daitezkeen.
5.- (...) Sailaren (...) Atalak 2023ko urriaren 23ko saioan erabakitako deialdia eta akordioak aurkaratzea.
Irakasle interesdunak, lehenik eta behin, (...) Sailaren (...) Atalak 2023ko urriaren 23ko saioan erabakitako deialdia eta akordioak aurkaratu zituen. Horretarako, hainbat arrazoi azaldu zituen, atalaren funtzionamenduari lotutakoak, haren ustez erabateko deuseztasunerako kausa direnak, APAPELen 47.1.a) eta e) artikuluari jarraituz.
5.1.- 2023ko irailaren 27ko deialdiari dagokionez, hitzez hitz (...) Atalarenari, urte horretako urriaren 3an egin beharreko saiorakoari, honako hau da jasotako gai-zerrenda:
“1. Ajustes del reparto docente en las áreas de (…) como consecuencia de las nuevas incorporaciones y bajas.”.
Interesdunak adierazi zuen 2023ko irailaren 29an jakinarazi zitzaiola aldatu egin zela deituta zegoen 2023ko urriaren 3ko ezohiko bileraren hasierako gai-zerrenda, GRALak esleitzeko (...) Fakultateko dekanotzak bidalitako 2023ko irailaren 29ko eskaera betetzeko.
Beraz, gai-zerrendan 2. puntua sartu zen:
1.- Ajustes del reparto docente en las áreas de (…) como consecuencia de las nuevas incorporaciones y bajas.
2.- Aprobación, si procede, de las propuestas de TFG para el curso 2023/2024.
Errekurtsogileak argudiatu du deialdia (...) Sailaren erregelamenduaren xedapen iragankorrari jarraituz dagoeneko desagertuta edo deseginda dagoen kide anitzeko organo bati dagokiola, eta, hortaz, erabat deuseza dela, APAPELen 47.e) artikuluari jarraituz legez ezarritako prozedura erabat albo batera utzita egin delako. Haren iritziz, bidezkoa zen batzordeburuak (saileko zuzendariak) batzorde iraunkorrerako deia egitea, atalen ordezkarien deialdiak baztertuta.
Inguruabar horiek sailaren zuzendaritzari jakinarazi zizkion irailaren 30ean, eta hark 2023ko urriaren 2an erantzun zuen; ondore horietarako, jasotako erantzuna transkribatu zuen, eta gora jotzeko errekurtsoan errepikatu zuen ez zegoela harekin ados.
Lehenik eta behin, adierazi beharra dago kide anitzeko organo baten bilerarako deialdiak ez direla errekurtsoa aurkezteko modukoak, ez baitira betetzen APAPELen 112.1. artikuluko betekizunak. Dena den, behin betiko egintzaren aurka bidezkoak diren aurkaratzeak egin ahalko dira.
Ildo horretan, gogorarazi beharra dago Auzitegi Gorenaren 2020ko ekainaren 4ko epaiaren –1228/2019 errek.– arabera, egintza administratiboak aurkaragarriak diren edo ez zehazten dutela 29/1998 Legearen, uztailaren 13koaren, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzkoaren, 25.1. artikuluak eta APAPELen 112.1. artikuluak, administrazio prozeduran dagokion egintzak duen funtzioaren arabera. Bereizi egin behar dira izapide egintzak, prestatze lanak direnak, instrumentalak, eta azken erabakia, gaiaren hondoa erabakitzen duena eta prozedura amaitzen duena. Errekurtsoak azken horren aurka bakarrik aurkeztu ahalko dira, eta ez izapide egintzen kontra, legezko manu horietan jasotako salbuespenak salbuespen.
Haatik, aurrekoak ez du esan nahi, epaiak berak zehazten duen moduan, izapide egintzak ezin direnik aurkaratu, baizik eta ezin direla prozedura amaitzen duen egintzatik bereiz aurkaratu. Nolanahi ere, 2020ko ekaineko epai horrek azpimarratzen duenez, izapide egintzak aurkaragarriak dira dagozkien inguruabarren arabera, hau da, inguruabar horiek agerian uzten dutenean izapide egintza APAPELen 112.1. artikuluan kualifikatutzat jotakoetako bat dela, zuzenean edo zeharka gaiaren hondoa erabakitzen duelako, prozedura jarraitzeko ezintasuna dakarrelako edo defentsa gabezia edo kalte konponezina dakarkionean errekurtsoa aurkeztu duenari.
A priori, ez da horrelako inguruabarrik ikusi aurkaratutako deialdian, eta errekurtsoan ere ez da horrelakorik dagoenik argudiatzen. Hortaz, batera aztertu behar dugu deialdia bera eta errekurtsogilearen arabera 2023ko urriaren 3ko saioan hartu ziren akordioak.
5.2.- Errekurtsogileak zuzenbidearen aurkakotzat jotzen ditu 2023ko urriaren 3ko saioan hartutako akordioak, eta, zehazki, 2023ko urriaren 3ko saioan hari bi gradu amaierako lan (GRAL) esleitzeko akordioa onestea.
5.2.1.- Aurreko apartatuan jaso den moduan, interesdunak adierazi zuen 2023ko irailaren 29an jakinarazi zitzaiola 2023ko urriaren 3ko ezohiko saioaren hasierako gai-zerrenda aldatu egin zela, GRALen esleipenari zegokionez, eta gai-zerrendaren aldaketaz gain honako hau zioen dokumentu bat erantsi zela:
Para determinar el número mínimo de TFG que deberá ofertar cada docente, vamos a seguir teniendo en cuenta la mayor o menor holgura en su encargo docente mediante la fórmula a la que nos hemos venido ateniendo en los últimos años. Dado el número de estudiantes matriculados, mantendremos los mismos parámetros de los tres cursos anteriores:
- Profesores con holgura negativa: deberán ofertar un mínimo de 2 TFG.
- Profesores con una holgura positiva hasta 1 créditos: deberán ofertar un mínimo de 3 TFG.
- Profesores con una holgura positiva entre 1 y 4 créditos: deberán ofertar un mínimo de 4 TFG.
- Profesores con holgura positiva superior a 4 créditos: deberán ofertar un mínimo de 5 TFG.
Horri buruz, errekurtsogileak argudiatu zuen ez direla onetsitako irizpide gehigarri batzuk, batzorde iraunkorrak Irakaskuntza esleitzeko erregelamenduaren 9.1. artikuluan xedatutakoa errespetatuz eta era arrazoituan onetsitakoak, ezein organo unipertsonalek eta saileko ezein kidek ez diolako batzorde iraunkorrari horrelako proposamenik egin eta hark, ondorioz, ez duelako sailaren irakaskuntza esleitzeko ezein irizpide gehigarri onetsi.
Gaineratu zuen ez dela saileko kide guztiek nahitaez bete beharreko araudi bat, ez duelako UPV/EHUren ezein organok eman; aitzitik, desagertutako (...) Sailaren aurreko ikasturteetarako akordio bat da, ez zituena saileko kide guztiak behartzen, baizik eta soilik atal horretakoak. Beraz, bazterkeria egoerak sortzen ziren haien eta saileko gainerako irakasleen artean, eta urratu egiten ziren, hortaz, berdintasun printzipioa eta errekurtsogilearen bazterkeriarik ez jasateko eskubidea, Konstituzioaren 14. artikuluak eta UPV/EHUren Estatutuen 13. artikuluak aitortzen diotena.
Horregatik, ondorioztatu zuen (...) Atalak adostutako GRAL esleipena erabat deuseza dela, Konstituzioaren babespean egon daitezkeen eskubideak urratzen dituelako, APAPELen 47.a) artikuluak xedatzen duenez, eta adierazi zuen batzorde iraunkorrari dagokiola saileko irakasleen artean ikastegiak eskatutako GRAL kopurua esleitzea, Irakaskuntza esleitzeko erregelamendu berriaren 6. artikuluak aipatutako proportzionaltasun irizpideari jarraituz.
5.2.2.- Egindako txostenean, sailaren zuzendaritzak adierazi zuen deialdian akats bat egin zela, deialdiaren organoari atal deitu zitzaiolako, 2023ko urtarrilaren 1ean desegin baitzen (...) Sailaren erregelamenduaren xedapen iragankorrari jarraituz [EHAA, 2022ko (...)aren (...)], eta ulertu behar zela (...) jakintza arloen batzordekoa zela deialdia.
Ildo horretan, txostenak azaldu zuen batzorde iraunkorraren 2023ko urtarrilaren 11ko bileran honako hau landu zela, zehazki, sailaren atal iragankorrak desegiteari dagokionez:
2.2. Extinción de las secciones departamentales. En relación con lo anterior, se recuerda que, como estaba previsto en la fusión de los tres departamentos y se recoge en el reglamento del Departamento de (…), las secciones correspondientes a los antiguos departamentos han quedado extinguidas a 31 de diciembre de 2022. Sin embargo, la reforma del Reglamento Marco de Departamentos de 3 de octubre de 2022 (BOPV 9/11/2022), art. 12.1.e), contempla que en departamentos como este pueden darse las que llaman "Comisiones por área de conocimiento", que sustituyen a las secciones en las funciones relativas a "la propuesta de asignación del encargo docente del profesorado adscrito a dicha área". Aunque más limitadas en sus funciones (puesto que pierden la potestad de las secciones en la propuesta de plazas), estas comisiones vienen a reemplazar a las secciones que teníamos, por lo que entendemos que, mientras no se plantee ningún cambio, mantienen la misma composición que aquellas, continuando como coordinadores quienes ya ejercían ese puesto en las anteriores secciones.
Zuzendaritzaren txostenak, gainera, azaldu zuen hartutako bakarra izan zela ikastegiak eskatutako GRALen eskaintza onestea, gai-zerrenda zabaldu ondoren.
Horri dagokionez, jakinarazi zen saioan inola ere ez zela eraldatu irakaskuntza betekizuna, ez errekurtsogilearena ez batzorde horretan sartutako arloetako beste ezein irakaslerena, gai horri dagokionez bilera informatiboa baitzen, eta halaxe jakinarazi baitzitzaion errekurtsogileari bileraren gai-zerrendari buruzko urriaren 2ko posta mezuan: “1. Ajustes del reparto docente en las áreas de (…) como consecuencia de las nuevas incorporaciones y bajas.”:
[…] su propósito es dar a conocer la situación en la que queda el reparto docente de las áreas de (…) como consecuencia de las bajas y de las incorporaciones de personal sustituto que se han producido durante el mes de septiembre, y a las que ha habido que hacer frente de forma urgente por estar la ya el curso empezado. Por lo que respecta en concreto al área de (…), ya en el reparto aprobado en mayo quedaron sin docente una serie de asignaturas, que son las que han sido ahora asignadas, tras las incorporaciones mencionadas, puesto que este año afortunadamente han podido ser cubiertas todas las sustituciones solicitadas.
GRALak esleitzeari dagokionez, saileko zuzendaritzak jakinarazi zuen proposamenen eskaera koordinatzaileak egin zuela, irailaren 29ko posta mezuan, eta arloen batzordeko kideei hartako irakasle bakoitzak eskaini behar zuen GRAL kopurua zehazteko atalak zituen irizpideak bidali zitzaizkiela. Irizpide horiek, gainera, aurreko (...) Sailak ezarritakoetatik eratorriak dira, eta, errekurtsogileak ez zuen haien kontrako iritzirik adierazi ordura arte. Halaber, txostenak zioen irizpide horietan zehazten dela irakasle bakoitzak eskaini beharreko GRALen kopurua, gradu bakoitzean matrikulatutako ikasleen zerrenda eta ikasturte horretan duen lasaiera abiapuntu hartuta, beste irakasgai batzuekin esleitutako irakaskuntza zama handiagoa dutenei gehiegizko zama ez jartzeko, baina ulertuta irakasle guztiek eskaini behar dutela gutxieneko GRAL kopuru bat, ikasleei GRALa gradua osatzen duten ikasgai guztien inguruan egiteko aukera emateko. Azaldu denez, errekurtsogileak bere GRAL proposamenak bidaltzean eta onestean tarterik ez zuenez, bi GRAL izenburu proposatu zituen, horiek onetsi ziren eta gero errekurtsogileak GRALen grabatu zituen.
Txostenean gaineratzen da arloen batzorde bakoitzak proposatutako GRALen eskaintza gero batzorde iraunkorrak berresten duela, eta zehazten da batzorde iraunkorraren urriaren 4ko bileran ez zela egin (hori ere gora jotzeko errekurtsoaren xede baita) bilera hori deitua zegoelako (...) Fakultateko dekanotzak sailei GRALen eskaintza eskatuz bidalitako mezua jaso aurretik. Hori horrela, txostenak ondorioztatzen zuen ez zegoela denborarik arloak biltzeko eta zegokien eskaintza adosteko, urriaren 3ko (...) arloen batzordeko saioarena salbu, baina ezin izan zela aurkeztu erabakia batzorde iraunkorraren urriaren 4ko saiorako 24 ordu baino gutxiago falta zirela hartu zelako.
Lehenik eta behin, aztertuko dugu errekurtsoan aipatutako jarduketak gora jotzeko errekurtso baten bidez aurkara daitezkeen, baina, horretarako, ebatzi beharra dago esku artean ditugunak (...) jakintza arloen batzordeak egindako jarduketak diren, edo (...) Sailaren Atalak egindakoak, hori agertzen baita egindako deialdian, eta horren irismena eta ondoreak zeintzuk diren.
5.2.3.- UPV/EHUko Sailen Esparru Arautegiaren testu bateginak (EHAA, 2022ko azaroaren 9koa) 12. artikuluan arautzen ditu saileko kontseiluek UPV/EHUko sailetako gobernu, ordezkaritza, zuzendaritza eta kudeaketa kide anitzeko organo gisa ataleko kontseiluekin batera dituzten eskumenak, 9.2. artikuluan jasotakoak. Erregelamenduaren 12. artikuluak e) hizkian jasotzen du saileko kontseiluek langileen irakaskuntza betekizunaren esleipena eta haren aldaketak onesteko duten eskumena, UPV/EHUren Gobernu Kontseiluak onetsitako indarreko araudiaren arabera, ataleko kontseiluaren edo kontseiluen proposamenari jarraituz, halakorik badago: “e) Saileko irakasleen irakats betebeharren eta haien balizko aldaketen esleipena onartzea, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartutako indarreko arautegiaren arabera, Ataleko Kontseiluak edo Kontseiluek, halakorik balego, hala proposatuta.” Eskumen hori batzorde iraunkorrek eskuordetuta izan dezakete, testuaren 14. artikuluko 1. apartatuari jarraituz.
12. artikulu horrek gaineratzen du ataleko kontseilurik ezean sailak jakintza arloen batzorde izenekoak izendatu ahalko dituela, honela, eta xede honekin:
Sail batek atalik eduki ezean, batzordeak izendatu ahal izango ditu, jakintza arloka; hartara, batzorde horiek arlo horri atxikitako irakasleen irakats betebeharra esleitzeko proposamena helaraziko diote Saileko Kontseiluari. Batzorde batek jakintza arlo bat edo batzuk bildu ahal izango ditu, eta gutxienez hamabi irakasle-ikertzailek osatuko dute, horietatik zortzik arduraldi osoa izango dutelarik.
Gainera, manuak azpimarratzen du arloen batzordeek ez dutela ebazteko eskumenik, eta haien osaera ezartzen du:
Batzorde horiek ez dute erabakitzeko ahalmenik izango, eta saileko barne arautegian ezarritakoaren arabera osatuko dira, eta, halakorik izan ezean, batzordean bildutako arloko edo arloetako irakasle-ikertzaile guztiek osatuko dituzte. Saileko Kontseiluak batzorde bakoitzerako koordinatzaile bat izendatu ahal izango du, hura osatzen duten irakasle-ikertzaileen artean.
Artikulu horren arabera, haien buru arloaren koordinatzailea izango da, eta saileko kontseiluari dagokio hura izendatzea, edo batzorde iraunkorrari, hala bestela (Sailen Esparru Arautegia, 12.1. artikulua).
Halaber, (...) Sailaren erregelamenduak honako hau xedatzen du xedapen iragankorrean:
En concordancia con lo establecido en el punto 6 de la Disposición Final Primera del Reglamento Marco de Departamentos, se mantienen como Secciones departamentales hasta el 31 de diciembre de 2022, las siguientes:
- Sección del Departamento de (…).
- Sección del Departamento de (…).
- Sección del Departamento de (…)
UPV/EHUn, sailak saileko ataletan egituratuta daude, Esparru Arautegiaren III. tituluko 8. artikuluari jarraituz. Egitura horrek, sailak bezalaxe, bere organoak, ataleko kontseilua eta ataleko koordinatzailea ditu.
Egiturazko oinarri horren gainean, Sailen Esparru Arautegiaren testu bategin horren 9.2. artikuluak jasotzen du zeintzuk diren sailen organoak, kide anitzekoak zein pertsona bakarrekoak, gobernukoak, ordezkaritzakoak, zuzendaritzakoak eta kudeaketakoak. Jakintza arloak sailen egituraren parte ez direnez, ez dira halakotzat jasotzen jakintza arloko edo arloetako batzordeen gobernu organoak, ezta haien koordinatzailea ere.
Beste era batera esanda, Esparru Arautegiari berari jarraituz, gobernu, ordezkaritza, zuzendaritza eta kudeaketa organoak lotuta daude sailen egiturarekin berarekin, baina hori ez dator haren isla ez diren bestelako kide anitzeko organoak existitzearen kontra, batzorde administratibo honen aburuz.
Hain zuzen, 19.2. artikuluak kide anitzeko organoak aipatzen ditu, baina ez du inola ere bereizten edo aipatzen, ezta inora bideratuz ere, 9.2. artikuluan jasotako saileko gobernu, ordezkaritza, zuzendaritza eta kudeaketa organoez ari denik.
Horrez gain, 15.1. artikuluak honako hau adierazten du: “Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legearekin bat etorriz (40/2015 Legea, urriaren 1ekoa), sailetako kide anitzeko organoak eratzeko eta organo horiek bilerak deitu eta egiteko eta erabakiak hartu eta aktak bidaltzeko, aurrez aurre egonda nahiz urrutitik jardun ahalko da, salbu eta beren barne erregelamenduan kontrakoa espresuki eta salbuespen gisa jasotzen bada.”,. Hortaz, aurreko manuarekin batera, aukera ematen du unibertsitateko sail bateko gobernu, ordezkaritza, zuzendaritza eta kudeaketa kide anitzeko organoak ez diren beste kide anitzeko organo batzuk egoteko.
Ildo horretan, aipatutako legearen 5. artikuluak honako hau xedatzen du: “Administrazio organoak izango dira hirugarrenen aurrean ondorio juridikoak dituzten eginkizunak esleituta dituzten administrazio unitateak, edo nahitaezko jarduketak egiten dituztenak.”. Hortaz, jakintza arloko edo arloetako batzordeen kasuan, dagokion jakintza arloari atxikitako langileen irakaskuntza betekizunaren esleipen proposamena nahitaezko proposamen bat da, batzorde horien izateko arrazoia, hain zuzen, zeregin hori betetzea delako. Artikuluaren 3. apartatuak adierazten digu nola sortzen diren kide anitzeko organoak, hainbat baldintza ezartzen baititu, baina ez dugu horietan sakondu beharrik, organoek eratze ekitaldi formal bat behar izatetik harago.
Azkenik, nabarmendu beharra dago UPV/EHUren Estatutuen 158.2. artikuluak honako hau xedatzen duela: “Gobernu Kontseiluak kide anitzeko edo kide bakarreko organo espezifikoak sortu ahal izango ditu, bai eta bestelako karguak ere”. Orobat xedatzen dute Gobernu Kontseiluari dagokiola sailetako erregelamenduak onestea, Sailen Esparru Arautegiaren 4.3. artikuluak xedatzen duenez, eta hargatik eragotzi gabe bertan jasota dagoen moduan eskuordetu ahal izatea.
Batzorde administratibo honen iritziz, aipatutako manuetatik ondorioztatzen da jakintza arloko edo arloetako batzordeak sortzean, Esparru Arautegiaren ematen zaien aitortzaren ondoren, sailaren erregelamenduan islatu behar direla, batzorde horiek sortzeko ekitaldi formal moduan; izan ere, hala gobernu, ordezkaritza, zuzendaritza eta kudeaketa organoak badira nola ez badira, sail bateko kide anitzeko organoek eratze ekitaldi formal bat beharko dute, hau da, dagokien sailaren erregelamendua erreformatzea edo aldatzea.
Ondorio hori, gainera, bat dator erregelamenduan jasotakoarekin, hau da, batzordeen osaera dagokion sailaren erregelamenduan jaso behar dela, eta hori ez da posible izango eratze ekitaldi formal hori gabe, azaldutakoari jarraituz eta hargatik ordezko osaera bat aurreikustea eragotzi gabe.
Kasu honetan, behin 2023ko urtarrilaren 1ean sailetako atal iragankorrak desegin ondoren, (...) Sailak aukera zuen, atalen faltan, jakintza arloko edo arloetako batzordeak sortzeko, eta jasota dago sailak erabaki horixe bera hartu zuela batzorde iraunkorraren 2023ko urtarrilaren 11ko saioan. Batzorde horiek 2023ko abenduaren 31n saileko atal iragankorrak eta, zehazki, (...) Atala osatzen zuten langile irakasle guztiek osatzen zituzten.
Dena dela, ez dago jasota (...) Sailaren erregelamendua erreformatu denik, eta, beraz, Gobernu Kontseiluaren erregelamenduaren erreforma onestean saileko jakintza arlo horietako batzordeak sortu zirenik.
Horrenbestez, ezin da ulertu aurkaratutako bi GRAL esleitzeko akordioa (...) Saileko (...) arloen batzordeak hartu zuenik, kide anitzeko organo hori ez baitzen sortu aurrez zehaztutako manuetan xedatutakoaren arabera, eta saileko atal zaharra 2023ko urtarrilaren 1ean desegin baitzen. Hortaz, errekurtsogileak arrazoia du gai horretan.
5.2.4.- Hona iritsita, ebatzi egin behar da zein den aurkaratutako akordioaren nolakotasuna, eta era autonomoan aurkaratu daitekeen, edozein dela ere aurreko ondorioa har dezakeen deuseztasun arrazoia; izan ere, aurkaratutako deialdiari eta erabakiari ezin bazaie errekurtsoa jarri, alferrekoa da ebaztea aurkaratutako jarduketek deuseztasunerako edo deuseztagarritasun hutserako zein akats duten.
Aurretiaz ere adierazi den moduan, jakintza arloko edo arloetako batzorde horiei dagokie irakaskuntza betekizunen nahitaezko proposamenak onesteko eskumena duen organoari helaraztea, hau da, saileko kontseiluari edo batzorde iraunkorrari, eskuordetu bada. Proposamena, beraz, izapide egintza bat da eta, oro har, ezingo da horren inguruko errekurtso autonomo bat aurkeztu; hala eta guztiz ere, behin betiko egintzaren, sailaren irakaskuntza betekizunaren onespenaren, aurka errekurtsoa aurkeztu ahalko da proposamenak irregulartasun formalik edo hondokorik badu.
Horregatik, batzordea Gobernu Kontseiluak sortu izan balu sailaren erregelamendua onestean edo aldatzean, batzorde administratibo honek ondorioztatu beharko luke errekurtsoa onartezina zela, era autonomoan errekurtsoa jarri ezin zaion izapide egintza bat aurkaratzen duelako, APAPELen 116.c) artikuluari jarraituz.
Kasu honetan, batzorde administratibo honek iritzi dio bidezkoa dela irtenbide berari heltzea, jarraian argudiatutakoa dela eta.
Hain zuzen, interesdunak, gora jotzeko errekurtsoaren bitartez, izapide egintza bat aurkaratu du, iritzi diolako zuzenbidearen aurkakoa dela hainbat arrazoirengatik, ez dutenak frogatzen (...) Sailaren (...) Atala izenekoaren akordioak, izapide egintza moduan, zuzenean edo zeharka erabakitzen duenik gaiaren hondoa; izan ere, onenean ere ez baita proposamenetik harago heldu. Esku artean dugun honetan, 5.2.3. apartatuan jasotako arrazoiari jarraituz, arloen batzorde izenekoaren akordioak ez dakar inongo ondore juridikorik, ezta proposamen modura ere.
Gainera, hartutako akordioak (eta deialdiak) ez du zehazten prozedura jarraitzerik ez dagoenik, batzorde iraunkorrak hartu behar baitu GRALen esleipenari buruzko behin betiko akordioa, zuzendaritzak txostenean egiaztatu zuen moduan, eta akordio horri, zalantzarik gabe, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke, prozeduran gertatutako irregulartasunetan oinarri har dezakeena.
Azkenik, aurkaratutako deialdiak eta akordioak ez dute defentsa gabeziarik sortzen, batzorde administratibo honek argudiatu eta antzeman ere egin ez duenez, ezta eskubide eta interes legitimoei kalte konponezinik ere. Hain zuzen, errekurtsogileak horren inguruan ez du ezer argudiatzen, zuzenbidearen kontrakotzat jotzeaz gain txostenean egiaztatzen duenez batzorde iraunkorrak oraindik onetsi ez dituen GrALak esleitzeko irizpideak edo irakaskuntza betekizuna aldatzekoak, zeina, de facto, ez baitzuen arloen batzordeak landu, eta ez baitu batzorde iraunkorrak landuko, unea heltzean.
Ondorioz, APAPELen 116.c) artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezkoa da ez onartzea batzordearen 2023ko urriaren 3ko deialdiaren eta akordioen aurkako errekurtsoa, ez direlako gora jotzeko errekurtsoa jar dakiekeen egintzak. Dena den, saileko batzorde iraunkorrak GRALak esleitzeko dagokion akordioa hartzean, gai horren inguruko behin betiko egintza administratiboa denez, errekurtsogileak dagokion gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko du.
5.3.- Errekurtsogileak iritzi dio (...) Atalaren ezohiko bilerako akordioak erabat deusezak direla, horiek hartzeko guztiz bazter utzi baitira kide anitzeko organoen borondatea egikaritzeko oinarrizko arauak biltzen dituzten manuak, APAPELen 47.e) artikuluari jarraituz; izan ere, haren aburuz, bidezkoa izango litzateke saileko zuzendariak errekurtsogileari bidali izana Sailen Esparru Arautegiaren 19.2. artikuluaren abaroan eskatu zion informazioa.
5.3.1.- Errekurtsogileak azaldu zuen 2023ko irailaren 30ean saileko zuzendariari eskatu ziola, 19.2. artikuluan jasotakoari jarraituz, zenbait dokumentu bidal zekizkion, sailaren ezohiko bilera hasi aurretik bertako eztabaiden eta erabakien inguruan iritzia eratu ahal izateko.
Honako hauek dira gai-zerrendako “Ajustes del reparto docente en las áreas de (…) como consecuencia de las nuevas incorporaciones y bajas”, puntuarekin lotuta eskatutako dokumentuak:
- La relación de asignaturas para el reparto docente, con especial referencia al Centro, créditos, cuatrimestre y horarios; donde lo evidente no necesita ser explicitado.
El escrito de solicitud de preferencias docentes enviado por los profesores, esto es, los documentos base a partir de los cuales la Sección de (…) tomará los acuerdos, en su sesión del 3 de octubre de 2023, que más tarde elevará al órgano competente, la Comisión Permanente del Departamento de (…), para su aprobación o rechazo.
- Relación de los criterios adicionales de asignación de la docencia para el curso 2023/24 aprobados por la Comisión-Permanente del Departamento, entendiéndose que la falta de envío significa que no se aprobaron criterios adicionales, y que serán de aplicación exclusivamente los criterios generales de reparto de la docencia que figuran en el artículo 6. del Nuevo Reglamento de Asignación Docente entre el Personal Docente e Investigador de un Departamento (BOPV de 3 de febrero de 2021).
- El encargo docente grabado en Gaur a fecha de esta solicitud de todos y cada uno de los profesores de la Sección de (…) que figuran en la convocatoria de la reunión y cuya imagen aparece reproducida al principio de este escrito, así como el de aquellos profesores que no aparecen en la mencionada relación por su reciente incorporación al Departamento y que sí figuran en la relación de convocados a la reunión en el correo enviado con fecha 29 de septiembre de 2023, pues solamente de esta manera se podrá conocer la aplicación o no del criterio de proporcionalidad al que se refiere el artículo 6 del Nuevo Reglamento de Asignación Docente entre el Personal Docente e Investigador de un Departamento (BOPV de 3 de febrero de 2021).
- Normativa de asignación de la docencia aplicable a un profesor en otro Centro diferente al que figura en la RPT de la plaza que ocupa contractualmente, pues el artículo 8 del Nuevo Reglamento de Asignación Docente entre el Personal Docente e Investigador de un Departamento (BOPV de 3 de febrero de 2021) no parece hacerlo muy viable.
2023ko urriaren 2an, zuzendariak ezezko erantzuna eman zuen.
5.3.2.- Arestian ikusi dugunez, zuzendaritzaren txostenak azaldu zuen hartutako erabaki bakarra izan zela ikastegiak eskatutako GRALen eskaintza onestea, gai-zerrenda zabaldu ondoren. Hortaz, lehen ere aztertu dugunez, ez du inolako ondore juridikorik, batzordearen izaera kontuan hartuta.
Horri dagokionez, jakinarazi zen inola ere ez zela eraldatu irakaskuntza betekizuna, ez errekurtsogilearena ez batzorde horretan sartutako arloetako beste ezein irakasleri, gai horri dagokionez bilera informatiboa baitzen, eta halaxe jakinarazi baitzitzaion errekurtsogileari bileraren gai-zerrendari buruzko urriaren 2ko posta mezuan, lehen ere transkribatu denez:
[…] su propósito es dar a conocer la situación en la que queda el reparto docente de las áreas de (…) como consecuencia de las bajas y de las incorporaciones de personal sustituto que se han producido durante el mes de septiembre, y a las que ha habido que hacer frente de forma urgente por estar la ya el curso empezado. Por lo que respecta en concreto al área de (…), ya en el reparto aprobado en mayo quedaron sin docente una serie de asignaturas, que son las que han sido ahora asignadas, tras las incorporaciones mencionadas, puesto que este año afortunadamente han podido ser cubiertas todas las sustituciones solicitadas.
Laburtzeko, sailaren zuzendaritzak ondorioztatzen duen moduan, errekurtsogileak eskatu zuen dokumentazio guztiaren justifikazioa zen informazioa behar zuela irakaskuntza banaketaren akordioa hartzeko, baina hori ez zen hartuko 2023ko urriaren 3ko arloen batzordearen bileran.
5.3.3.- Sailen Esparru Arautegiaren 19.2. artikuluak arautzen du kide anitzeko organoetako kideek beren funtzioak betetzeko behar duten dokumentazio eta informazio guztia eskatzeko eta eskuratzeko duten eskubidea, artikulu berberak aitortutakoa, egia bihurtzeko prozedura.
Ezarpen hori ez da erregelamendu beraren 17.2. artikuluan berariaz zehaztutakoa, kide anitzeko organoen saioekin lotuta dagoena hau xedatzen duenean: “La documentación relativa al orden del día habrá de estar a disposición de las y los miembros del órgano con la suficiente antelación y, en todo caso, 24 horas antes de la sesión”. Manu hori urratzeak ekar dezake kide anitzeko organo batek hartutako akordioa zuzenbidearen aurkakoa izatea, eta horixe argudiatzen du errekurtsogileak bere idazkian, hargatik eragotzi gabe eskubidea duela bere funtzioak betetzeko behar duen dokumentazio eta informazio guztia eskatzeko eta eskuratzeko, oro har eta ez zuzenean kide anitzeko organoaren saioari lotuta, beste hartan ez bezala.
Errekurtsogileak argudiatutakoa instrumentala da aurretik 2023ko urriaren 3an egindako arloen batzordeko akordioei lotuta aztertutakoentzat, eta ez ditu baliogabetzen arestian ateratako ondorioak, gora jotzeko errekurtsoa onartezina izatearenak izapide egintza kualifikatu gabe bat dutelako xede, nahiz eta benetan urratu izan interesdunak puntu horretan argudiatzen duena. Hala eta guztiz ere, zuzendaritzak txostenean jasotakoa ikusita, ez da hori gertatu, interesdunak saio horretarako eskatu zuen eta eman ez zitzaion dokumentazioak ez baitzeukan zerikusirik haren irakaskuntza betekizunarekin, hori bere garaian onetsi baitzen.
5.4.- Beste behin, 2023ko urriaren 3ko saioari lotuta, irakasle errekurtsogileak adierazi zuen urriaren 6an ataleko saioaren akta bidali zitzaiola, eta honako hau ageri zela gai-zerrendaren lehen puntuari dagokionez:
1. Ajustes del reparto docente en las áreas de (…) como consecuencia de las nuevas incorporaciones y bajas.
Se informa a los asistentes sobre las nuevas incorporaciones y su asignación docente, así como de las modificaciones en el reparto de asignaturas, tal y como puede comprobarse en el anexo 1.
Además, se comunica que se va a solicitar la modificación de la RPT para llevar a cabo un cambio de centro, por petición de la profesora (…): se solicita realizar una permuta entre la plaza con código (…), que cubre la vacante dejada por la jubilación de (…) y adscrita actualmente a la Facultad (…), y la plaza con código (…), adscrita, a su vez, a la Facultad (…). Los ajustes son ratificados.
5.4.1.- Aktaren argitan, errekurtsogileak argudiatu zuen hartutako akordioak erabat deusezak direla, horiek hartzeko guztiz bazter utzi baitira kide anitzeko organoen borondatea egikaritzeko oinarrizko arauak biltzen dituzten manuak, APAPELen 47.e) artikuluari jarraituz; izan ere, haren aburuz, bidezkoa izango litzateke presidenteak batzorde iraunkorrerako deia egitea kide anitzeko organo horretako kideek, saioan bilduta, ataletako ordezkarien deialdia kanpo, erabaki bateratu bat hartzea irakaskuntza esleipenaren eta ezaugarri ez konparagarriko plazen trukearen inguruan.
Horri dagokionez, adierazi zuen transkribatutako testuaren edukia ez dela akta bati dagokiona, ez duelako jasotzen UPV/EHUren kide anitzeko organo baten bileran hartutako akordioen zerrendarik, zeina, nahiz eta desagertu egin den, organo bat den, berdin-berdin. Esan zuen testuan ez dela akordioak hartzearen inguruko prozedurarik ageri, informazioa besterik ez duelako jasotzen. Ez da isilbidezko akordiorik hartzen, ezta bozketa pertsonalen bidezkorik ere, egokitzapenak berretsi besterik ez dira egiten, eta gai-zerrendan jaso gabeko gai batzuk lantzen dira.
Akordiorik hartzen ez bada, gaineratu zuen, ataleko bilerak ez du zentzurik, kide anitzeko organoa helburu bakar batekin eratu baitzen, haren praxis funtzionalari dagokionez, gai-zerrendan jasotako gaien inguruko akordioak hartzeko.
5.4.2.- Halaber, saileko zuzendaritzak jakinarazi zuen bileraren akta kideei bidali zien zirriborro bat besterik ez zela, edukia balora zezaten, eta idazketan hobekuntzak egin daitezkeela, eta hori proposatzeko aukera dagoela hurrengo ohiko bileran onetsi behar denean. Gaineratu zuen akta batean akordioak eta informazioak jaso daitezkeela, eta gai-zerrendako gaiek akordioak zein batzordeko kideentzako informazioa hutsa sor ditzaketela.
5.4.3.- Argudiatutakoari dagokionez, Aragoiko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2011eko ekainaren 20ko epaian –90/2010 errek.– jasotako jurisprudentziak honako hau dio:
A la vista de dichos preceptos cabe afirmar que la infracción de normas procedimentales puede constituir una irregularidad no invalidante, una causa de anulabilidad o una causa de nulidad de pleno derecho. Así, si el defecto procedimental no determina que el acto carezca de los requisitos formales indispensables para alcanzar su fin, ni da lugar a la indefensión de los interesados, nos encontraremos ante una irregularidad no invalidante; si provoca tales consecuencias nos encontraremos ante un acto anulable; y si se dicta prescindiendo total y absolutamente del procedimiento legalmente establecido o, como una concreción del anterior, de las normas que contienen las reglas esenciales para la formación de la voluntad de los órganos colegiados, el acto será nulo de pleno derecho.
Con lo anterior el legislador hace hincapié en la necesidad de que se cumplan las "reglas esenciales" establecidas para que los órganos colegiados adopten sus decisiones. No obstante, al no precisarse cuales sean estas, resulta preciso acudir a la doctrina y jurisprudencia, que viene sosteniendo que para que se dé dicho supuesto no es preciso que se prescinda de la totalidad de las reglas, ni suficiente que se prescinda de alguna de ellas. Así la nulidad se producirá cuando la regla prescindida tenga carácter esencial, estimándose, en principio, que tienen dicha consideración las que regulan la convocatoria, el quórum de asistencias, la deliberación y votación.
En dicho sentido cabe citar la sentencia de la Sección 3ª de la Sala de lo Contencioso- Administrativo del Tribunal Supremo de 15 de Marzo del 1991 que interpretando el apartado c), del párrafo 1, del art. 47 de la LPA de 17 de julio de 1958 -cuyo texto incorpora el vigente 62.1.e) de la Ley 30/1992 -, señala que partiendo del sentido propio y aislado de sus palabras, en relación a todo su contexto literal, atendiendo fundamentalmente a su espíritu y finalidad, -art. 3.1, del Código Civil -, "se infiere que, no es lo mismo el primer supuesto contemplado en aquella norma relativo al hecho de haberse prescindido «total y absolutamente del procedimiento legalmente establecido para ello», que, al que alude en un segundo lugar, en relación a «las normas que contienen las reglas esenciales para la formación de la voluntad de los Órganos colegiados», que es lo que en el caso presente importa; pues, la idea jurídica de «totalidad absoluta» de seguir el procedimiento establecido, no abarca al supuesto de infracción de normas que contienen las normas esenciales expresadas; de forma que, en este segundo supuesto, la nulidad de pleno derecho del acto en cuestión, se produce cuando se haya omitido la correcta observancia de alguna o algunas de dichas reglas, siempre y cuando estas tengan un carácter
esencial, sin ser preciso que la omisión se realice respecto de todas ellas", señalando más adelante que "tienen este carácter esencial: a) Las reglas que regulan la convocatoria de los miembros componentes del Órgano colegiado; en cuanto que estos han de conocer con la antelación temporal suficiente, que la norma expresamente determina, para disponer lo necesario en orden a asegurar su asistencia física a las sesiones de aquél, así como para trabar exacto conocimiento del objeto o materia de la que se ha de tratar en cada sesión, máxime cuando por la naturaleza de aquélla son precisos conocimientos, asesoramientos o estudios para hacer un análisis reflexivo de la cuestión que se ha de someter a su consideración, b) Las regla que determinan la composición del Órgano colegiado, tales como las que se refieren a su Presidente, Secretarios y Vocales, tanto en su número como calidad y circunstancias de los mismos; estando ello en relación con lo referente a la nominación individual de las personas físicas que asisten con tal carácter a las sesiones de que se trata. c) Las reglas que determinan la forma en que ha de hacerse el "Orden del día», referente a las materias que se han de tratar en cada sesión del Órgano, que exigen que esta sea la suficientemente clara para que los miembros que lo componen, se decidan a asistir a las mismas y tengan previo y concreto conocimiento de lo que en cada sesión se va a tratar, d) Las reglas que establecen la formación del "quorum de asistencia y votación», para lo que es preciso consignar en el acta de cada sesión el número de convocados, el de asistentes y el de votantes, y, cuando sea preciso, la calidad de todos ellos, e) Las reglas que se refieren a la deliberación de los asistentes, en relación con cada tema, de la Orden del día y su votación".
5.4.4.- Arrazoi hori baztertu egingo da, ez dagoelako deuseztasun kausarik, ezta, bereziki, irakasle errekurtsogileak argudioan erabilitakoa ere, hau da, erabakiak hartzeko guztiz bazter utzi izana kide anitzeko organoen borondatea egikaritzeko oinarrizko arauak biltzen dituzten manuak; izan ere, jurisprudentziak ez du horien artean aktak egitea jasotzen.
Hain zuzen, batzorde honen iritziz, akta batek izan ditzakeen akatsek ez dakarte, beren horretan, kide anitzeko organo baten saioan hartutako akordioak legezkoak edo legez kanpokoak izatea, nahiz eta bertan agerian geldi daitekeen erabakitakoa zuzenbidearen kontrakoa dela. Ez da hori gertatu, ordea, arloen batzordea bera ez baita formalki eratu, eta erabakitakoa ez baita izapide huts bat baino, lehen ere argudiatu denez, gainera ondoriorik ez duena. Horregatik, ez da errekurtsoa onartu, aurretik aipatutako arrazoiengatik.
Hortaz, 2023ko urriaren 3ko saioaren deialdiaren eta akordioen kontra erabilitako arrazoien artean instrumentala bada ere, eta nahiz eta ez duen baliogabetzen batzorde administratibo honek errekurtsoa onartezintzat jotzea ez dela bidezkoa, erabaki bera mantendu da.
6.- (...) Sailaren (...) batzorde iraunkorraren 2023ko urriaren 4ko saioan erabakitako deialdia eta akordioak aurkaratzea.
6.1.- Oraingoan, errekurtsogileak azaldu zuen, lehenik eta behin, 2023ko urriaren 5ean bidalitako saioaren akta aztertuta, 2023ko urriaren 3ko (...) Atalaren ezohiko bileraren gai-zerrendan jaso gabeko gaia 2023ko urriaren 4ko batzorde iraunkorraren saioan onetsi zela, hau da, gai-zerrendako 4. puntua. Honako hau jaso zen, transkribatu denez:
4.- Aprobación del cambio de la RPT para una permuta de centro entre plazas de Ayudante Doctor de la Facultad de (…) (vacante de la profesora (…) ) y de Adjunto de la Facultad de (…), ocupada por la profesora (…).
Halaber, adierazi zuen 2023ko urriaren 3ko ezohiko bileraren (ustekabean, urriaren 2a zela adierazi zen) gai-zerrendan jasotako gaiak ez zituela tratatu batzorde iraunkorrak, hau da, honako hauek:
1.- Ajustes del reparto docente en las áreas de (…) como consecuencia de las nuevas incorporaciones y bajas;
2.- Aprobación, si procede, de las propuestas de TFG para el curso 2023/2024
Errekurtsogileak, akta ikusita, azaldu zuen zalantzan jartzen zuela batzorde iraunkorreko buruak Sailen Esparru Arautegiak akordioak hartzeko ezarritako prozedurari jarraitu ote zion, eta iritzi zion batzorde iraunkorrera helarazi behar zituela 2023ko urriaren 3ko ezohiko bileran hartutako akordioak, haren deialdiko gai-zerrendan sartzeko.
Ondore horietarako, Sailen Esparru Arautegiaren 12.e) artikulua aipatu zuen, Saileko Kontseiluaren edo, hala badagokio, eskuordetzearen ondorioz, batzorde iraunkorraren funtzioak jasotzen dituena: “e) Aprobar la asignación del encargo docente de su personal y sus eventuales modificaciones conforme a la normativa vigente aprobada por el Consejo de Gobierno de la UPV/EHU, a propuesta del Consejo o Consejos de Sección, si los hubiera”.
Aurreko arrazoietan adierazi denez, errekurtsogileak iritzi dio batzorde iraunkorrean ez dutela ataletako koordinatzaileek egon behar, eta apartatu horretan argudiatzen ez den arren, ulertuko da hala egin dela, hain zuzen batzorde iraunkorraren akordioak aurkaratu direlako.
Azkenik, batzorde iraunkorraren saioaren deialdia bera ere auzitan jartzen du. Horri dagokionez, adierazi zuen ez dela batzorde iraunkorreko kidea, bere ataleko ordezkariak inoiz ez dizkiola bidali batzorde horren bileren deialdiak, eta ez dirudiela deialdiak publiko egin direnik sailaren iragarki taulan, Saileko Idazkaritzako atearen pareko horman, nahiz eta erregelamenduak horretara behartu, eta baieztatu zuen batzorde iraunkorraren deialdiak ez zaizkiola bidaltzen eta ez direla (...) Fakultatean inon jartzen.
Interesdunak ondorioztatu zuen deialdia erabat deuseza dela, hura egiteko guztiz bazter utzi baitira kide anitzeko organoen borondatea egikaritzeko oinarrizko arauak biltzen dituzten manuak, APAPELen 47.e) artikuluari jarraituz; izan ere, haren aburuz, bidezkoa izango litzateke presidenteak batzorde iraunkorrerako deia egitea deialdia publiko egitea, eta kide anitzeko organo horretako kideek, saioan bilduta, erabaki bateratu bat hartzea irakaskuntza esleipenaren eta ezaugarri ez konparagarriko plazen trukearen inguruan.
6.2.- Sailak, “Aprobación del cambio de la RPT para una permuta de centro entre plazas de (…) de la Facultad (…)” puntuari dagokionez jakinarazi zuen ezin zela beste era batera egin, lanpostuen (LPZ) aldaketa bat saileko kontseiluak edo batzorde iraunkorrak bakarrik onets baitezake (ikusiko dugu, egiaz, horretarako proposamen bat badago bakarrik onets daitekeela), sail honen kasuan hark baititu eskuordetuta eremu horretako eskumenak; eta arloen batzordearen bileran LPZren aldaketa horren xede den plaza trukea eskatu egingo zela jakinarazi besterik ezin baitzen egin.
Urriaren 3ko saioan jorratu ziren baina batzorde iraunkorraren akordioen artean jasota ez dauden puntuei dagokienez, jakinarazi da arrazoia dela ez zirela batzorde horretara eraman, lehen ere ikusi denez.
GRAL eskaintzari dagokionez, azaldu zen ez zela batzorde iraunkorraren urriaren 4ko saioan jorratu bilera horretarako deialdia (...) Fakultateko dekanotzak sailei GRALen eskaintza eskatuz bidalitako mezua jaso aurretik egin baitzen, eta ez baitzegoen denborarik arloak biltzeko eta zegokien eskaintza egiteko, (...) arloen batzordearen urriaren 3ko saioan ez bezala. Dena den, zehaztu zen ezin izan zela batzorde iraunkorraren gai-zerrendan sartu arloen batzordeko proposamena batzorde iraunkorraren bilerarako 24 ordu baino gutxiago falta zirenean hartu zelako.
“Ajustes del reparto docente en las áreas de (…) como consecuencia de las nuevas incorporaciones y bajas”, puntuari dagokionez, txostenean adierazi zen zuzendaritza zain zegoela arloetan egin gabe zeuden ordezkapen guztiak ebazteko [zehazki, (...) arloetakoak], batzorde iraunkorrera doikuntza horiek guztiak biltzen zituen testu komun bat eraman ahal izateko.
Deialdiari dagokionez, jakinarazi zen ez zela jakina batzordearen deialdia helarazi egin behar zitzaienik organoko kide ez zirenei; hain zuzen, uste da horrek nahasmena ekar lezakeela eta deituta ez daudenak deituta daudela pentsa lezaketela. Sailen Esparru Arautegiaren 17.4. artikuluko aipamenari dagokionez, iritzi zaio manua oso-oso lausoa dela, organoaren jarduera egiten den egoitzari eta espazio fisikoei dagokielako, eta, hortaz, ez organo horren jarduera eremutik, hau da, kideei eta ez saileko besteei dagokienetik, harago.
6.3.- Aurreko guztia ikusita, bidezkoa da gogoraraztea errekurtsogileak, errekurtsoan, berariaz eskatu zuela batzorde iraunkorrak gai-zerrendaren 1., 2., 3. 5. eta 6. puntuan hartutako akordioak mantentzea, uste baitzuen edukia berdin mantenduko zela haren ustez gertatu diren legezkotasun akatsak egin ez balira ere.
Honako gai hauek landu ziren, aktaren arabera:
ACUERDOS DE LA REUNIÓN ORDINARIA DE 4 DE OCTUBRE DE 2023 DE LA COMISIÓN PERMANENTE DEL DEPARTAMENTO DE (…)
1.- Aprobación de las actas de las reuniones anteriores.
2.- Aprobación de 5 informes positivos del Departamento para solicitar complementos retributivos C (…).
3.- Ratificación y renovación de la solicitud de cobertura transitoria de la plaza de (…) de (…) (…) , por haber quedado desierta.
4.- Aprobación del cambio de la RPT para una permuta de centro entre plazas de (…) de la Facultad de (…) (vacante de la profesora (…) ) y de (…) de la Facultad de (…), ocupada por la profesora (…).
5.- Aprobación de tribunales y autorización de defensa de las siguientes tesis:
(…)
Horrenbestez, errekurtsogileak soilik “LPZren aldaketa onestea, (...) Fakultateko (...) plazen ikastegi trukerako” puntua baliogabetzea nahi du.
Une honetan, aztertu beharra dago errekurtsogileak bere errekurtsoa jartzeko duen legitimazioa, irakasle errekurtsogileak ez baitzuen adierazi akordioa deuseztatzeak, zehazki, bi plazaren ikastegia trukatzeagatik LPZ aldatzeko proposamenak, zein neurritan ekarriko liokeen onura, edo egungo edo etorkizuneko kalte ziurra etetea.
Hortaz, legitimazioari dagokionez, esan beharra dago horrek uziaren egilearen aldetik abantaila posizioaren titulartasun potentziala dakarrela, edo titulartasun juridikoarena, uziak aurrera eginez gero hezurmamituko dena. Hau da, legitimazio aktiboa definitzen duen uziaren subjektuaren eta objektuaren arteko harremanak berekin dakar errekurtsoaren xede den egintza administrazio edo jurisdikzio bidean baliogabetzeak berehala eragin positiboa (onura) edo kaltegarria (kaltea) ekartzea legitimatuarentzat, egungoa edo etorkizunekoa, baina ziurra.
Auzitegi Gorenak behin baino gehiagotan adierazi duenez (2006ko maiatzaren 24ko epaia, 957/2003 kasazio errekurtsoa; eta 2007ko maiatzaren 22ko epaia, 6841/2003 kasazio errekurtsoa; biak 2001eko urtarrilaren 30eko epaian aipatuak), legitimazioaren arazoaren erantzuna kasuz kasu aztertu beharra dago, eta, beraz, ez da komenigarria kasu guztietarako baieztapen edo ukazio orokorrik egitea.
Ikusi dugunez, errekurtsogileak, gora jotzeko errekurtsoan adierazten duenez, bere legitimazioaren oinarritzat jotzen du unibertsitateko irakasle taldeko langile funtzionarioa dela, eta (...) Saileko kidea. Sail horren batzorde iraunkorra, bera kide ez duena, kide anitzeko organo eskuduna da sailari atxikitako ikasgaien eta arloen irakaskuntza esleitzeko, eta, hortaz, ez du inolako loturarik LPZ aldatzeko proposamenarekin.
Hori dela eta, bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa ez onartzea, APAPELen 116.b) artikuluan xedatutakoari jarraituz, interesdunak legitimaziorik ez duelako.
Gainera, aurrekoa horrela izango ez balitz ere, ez da posible ulertzea bi plazaren ikastegia trukatzeagatik LPZ aldatzeko proposamenaren inguruan batzorde iraunkorrak hartutako erabakia izapide egintza kualifikatu bat denik, era autonomoan aurkara daitekeena.
Hain justu, eta horixe adierazi zuen zuzendaritzak bere txostenean ere, LPZ aldatzeko prozedurak hainbat fase ditu, Irakasleak Kudeatzeko Erregelamenduan (EHAA, 2010eko martxoaren 15ekoa) jasota dagoenez, zeinak honako hau xedatzen baitu:
IV. TITULUA
IRAKASLE ETA IKERTZAILEEN LANPOSTU-ZERRENDAKO ALDAKETAK: IKASTEGI, SAIL, JAKINTZA-ARLO, HIZKUNTZA-ESKAKIZUN EDO KATEGORIA ALDAKETAK
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
17. artikulua.- Aldaketa-proposamena.
1.- Ikastegi, Sail, Jakintza-arlo, hizkuntza-eskakizun edo kategoriari begirako Lanpostu-zerrendaren (LPZ) aldaketak Administrazioak ofizioz hasitako prozedurak dira.
2.- Sail batek proposatutako irakaskuntza-eskaintzari aurre egin ahal izateko Lanpostu-zerrenda aldatzeko premia baldin badauka, beharrezko eskariak egingo ditu, Irakasleen Kudeaketarako Zirkularrak ikasturte bakoitzerako finkatutako epeen barnean. Horretarako, 11. Eranskina bete beharko du. Zerikusia duen/duten Ikastegiak/Ikastegiek jakinarazi beharko du/dute proposamena.
3.- Plaza beteta baldin badago, interesa duen pertsonari entzunaldi-izapideak egingo zaizkio, eta berak ados dagoela sinatu beharko du; ados egon ezean, entzunaldi-izapideak egin ondoren, irakasleak berak egindako alegazioak aurkeztuko ditu.
4.- Plaza huts bat izanez gero, berriz, Sailek espresuki adierazi beharko dute eskatutako plaza hori arauz betetzeko eta deialdia egiteko hautagaiak ba ote dituzten.
18. artikulua.- Unibertsitateko Irakasleen Batzordearen erabakia.
1.- Unibertsitateko Irakasleen Batzordeak begi onez ikusten badu Lanpostu-zerrenda aldatzeko proposamena, Irakasle-gaietan eskumena daukan Errektoreordetzak Gobernu Kontseilura eraman beharko du proposamen hori. Aldez aurretik, alabaina, dagokion Plangintza Batzordeari jakinarazi beharko zaio.
2.- UIBren txostena aldekoa ez denean, berriz, Gobernu Kontseiluak Batzorde horren esku utziko du ebazpen-erabakia.
3.- Unibertsitateko Irakasleen Batzordeak eskaerari uko egiteko erabakia hartzen badu, interesa duten pertsonek aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dezakete Erabakiaren kontra, Batzordean bertan, jakinarazpena jasotzen dutenetik hilabeteko epean; edo zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, jakinarazpena jasotzen dutenetik bi hilabeteko epean.
Irakasleen Errektoreordeak, bestalde, jarritako errekurtsoaren berri eta horren ebazpen-proposamenaren berri eman beharko die dagokion Plangintza Batzordeari eta Gobernu Kontseiluari.
19. artikulua.- Gobernu Kontseiluaren erabakia.
Gobernu Kontseiluak uko egiten badio UIBk begi onez ikusitako Lanpostu-zerrendaren aldaketa-proposamen bati, interesa duten pertsonek aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango dute, Batzordean bertan, jakinarazpena jasotzen dutenetik hilabeteko epean; edo zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, jakinarazpena jasotzen dutenetik bi hilabeteko epean.
II. KAPITULUA
IKASTEGI-ALDAKETEN ONDORIOZKO LPZ ALDAKETAK
20. artikulua.- Ikastegi-aldaketen ondoriozko LPZ aldaketetarako proposamena.
1.- Administrazioak ofizioz hasitako prozedura da. Saila izaten da, oro har, Ikastegi-aldaketen ondoriozko LPZ aldaketetarako prozedura hasten duena; betiere, Unibertsitateko Irakasleen Batzordeak edo zerikusia duen Ikastegietakoren batek prozedura hori hasteko aukerari kalterik egin gabe.
2.- Sail batek egiaztatutako arrazoiengatik erabakitzen badu bere irakasleetako bat Ikastegiz aldatzea komeni dela, Sail horretako Kontseiluak dagokion eskaera bidali beharko dio Irakasle-gaietan eskumena daukan Errektoreordetzari. Horretarako, 11. Eranskina bete beharko du. Ikastegi-aldaketetarako, jatorrizko Ikastegiaren eta Ikastegi berriaren txostenak jaso beharko dira aipatutako eranskinean; eta baita zerikusia duen irakaslearen alegazioak ere.
3.- Era berean, nahiz eta Sailak ez eskatu, irakaskuntza-premiek hala galdatzen dutenetan, UIBk, edo hala badagokio, Ikastegi batek (justifikatuta), irakasle baten edo plaza huts baten Ikastegi-aldaketa proposa dezakete. Betiere, interesa duen pertsonari entzuna izateko aukera eskainiko diote eta zerikusia daukan Sailari txostena eskatuko diote.
21. artikulua.- Interesa duen pertsonak aurkeztutako Ikastegi-aldaketarako eskaera.
1.- Irakasle batek Sailari eskatzen badio LPZ aldatzeko prozedura hasteko, dagoen Ikastegitik beste baterako aldaketa egin nahi duelako, Saileko Kontseiluak erabaki beharko du aurkeztutako eskariarekin zer egin.
2.- Sailak begi onez ikusten badu eta proposamena bere egiten badu, arestian aipatutako moduan egingo dira izapideak.
3.- Sailaren txostena aldekoa ez bada, berriz, zerikusia duen pertsonari Saileko Kontseiluaren erabakia jakinarazi beharko zaio, fede-emaile moduan, eta irakasle-gaietan eskumena daukan Errektoreordearen aurrean eta jakinarazpena jasotzen duenetik hilabeteko epean, erabakiaren aurka jar ditzakeen gorako errekurtsoen berri emanda.
Arauketa horren arabera, eztabaidaezina da irakaslea gora jotzeko errekurtsoaren bitartez aurkaratzen dela LPZ aldatzeko prozeduraren lehen mugarria, sailak hori hastea, eta ez beste ezer (baita interesdunak eskatuta izan balitz ere).
Transkribatutako araudiak ezarritako prozedurak eskatzen du bata bestearen atzeko zenbait izapide egitea, behin hasita, adibidez, ukitutako ikasketa ikastegien txostena, eta, hala badagokio, Irakasleen Batzordearen proposamena eta, azkenik, UPV/EHUren Gobernu Kontseiluaren akordioa, hots, LPZren aldaketa onesten duen prozeduraren behin betiko egintza.
Esku artean dugun kasuan, (...) Sailak bi plazaren ikastegia trukatzeagatik LPZ aldatzeko prozedura ofizioz hastea izapide egintza bat da, hasiera ematekoa, eta ez du izapide kualifikatu izateko ezaugarririk, APAPELen 112.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz (arestian transkribatutako 21.3. artikuluan ezarritako kasuan izan ezik).
Ondorioz, errekurtsoa onartezintzat jo behar da, baina horrek ez du eragozten APAPELen 116.c) artikuluari jarraituz, hargatik eragotzi gabe Gobernu Kontseiluak aldaketa onesteko hartutako erabakia aurkaratzeko dagokion errekurtsoa ezar dezakeela horretarako legitimatutakoak. Oraingoan, eta gora jotzeko errekurtsoa ikusita, ezin da esan hori betetzen denik irakasle errekurtsogilearekin.
Errekurtsogilearen arabera batzorde iraunkorrean jorratu behar ziren langile berrien eta bajen ondoriozko (...) arloetako irakaskuntza betekizunari dagokionez, ez dago txostenean jasotakoaz gain gehitzeko askorik, ez zelako eduki hori duen akordiorik hartu eta batzorde iraunkorraren beste saio batean landu behar direlako.
Horregatik guztiagatik, (...) Saileko batzorde iraunkorraren urriaren 4ko saioko deialdiaren eta akordioen kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa ez onartzea erabaki da, APAPELen 116.b) artikuluan xedatutakoari jarraituz, interesduna ez dagoelako horretarako legitimatuta.
6.4.- Deialdia Sailen Esparru Arautegiaren 17.4. artikuluaren arabera ez argitaratzeari dagokionez, ikusi da irakasle errekurtsogilea ez dagoela legitimatuta, eta, hortaz, batzordeko kidea ez denez, hala izatearekin berarekin datorren ezein eskubideri ez diola eragiten.
Nolanahi dela ere, manuan argitalpen hori jende guztiak ezagutzeko ezartzen da, eta, hortaz, hura ez betetzeak ez du eraginik kide anitzeko organoan hartutako erabakietan, baldin eta deialdia kideei ondo egin bazaie, eta errekurtsogilea ez da horietako bat.
6.5.- Azken ohar bat egin beharra dago ataleko koordinatzaile ohiek saileko batzorde iraunkorrean esku hartzeari buruzko alegazioaren inguruan.
Hain zuzen, Sailen Esparru Arautegia jasotzen duenez, sail batek saileko atalak dituenean, koordinatzaileak batzorde iraunkorreko berezko kideak izango direla, horien bitartez saileko atalek ordezkagarritasun logiko eta nahitaezkoa izateko batzorde iraunkorretan.
Ez da hori gertatzen, aldiz, jakintza arloekin; izan ere, lehen adierazi den moduan, sailaren egitura ez da haietan oinarritzen, eta, hortaz, Esparru Arautegiak batzorde iraunkorrean atalek koordinatzailearen bitartez duten ordezkagarritasun hori ematen die. Hori horrela da, baita batzorde horiek sortu badira Gobernu Kontseiluak sailaren arautegian sartu dituelako ere, baina hala eta guztiz ere ez da esku artean dugun kasua.
7.- Gora jotzeko errekurtsoan planteatutako beste auzi batzuk.
Errekurtsogileak, azkenik, beste zenbait auzi planteatzen ditu.
7.1.- Lehenik eta behin, errekurtsogileak eskatzen du bidal dakizkiola 2020ko martxoan saila eratu zenetik batzorde iraunkorrak egindako bileretan onetsitako eta (...) Sailean jasotako akta guztiak, eta batzordeburuari eskatzen dio etorkizunean betetzen jarrai dezan arautegiak horiek bidaltzeko ezartzen dion betebeharra. Horretarako, Sailaren Arautegiaren 4.2. artikuluan xedatutakoa aipatzen du, honako hau ezartzen duena: “Saileko Kontseiluko kideek Batzorde Iraunkorrak hartutako erabakien berri izan behar dute unean-unean. Horrez gain, Batzorde Iraunkorraren aktak bidaliko zaizkie, aktak behin onartuta”.
Sailak azaldu egin ditu manu hori ez betetzearen arrazoiak, zeina ez baitagokio bertako zuzendariari, eta horrek ez du baldintzatuko batzorde iraunkorraren saioetan hartutako akordioen legezkotasuna, ezta, zehazki, 2023ko urriaren 4ko saioan hartutako akordioena ere.
Dena den, azpimarratu zuen errekurtsoa jaso eta akatsa antzemandakoan idazkariak aktak (...) irakasleari bidali dizkiola eta Sailaren taula birtualean (eGelapi) igo dituela, nahiz eta errekurtsogileak uste duen ez dela behar bezala bete.
Edonola ere, gai hori gora jotzeko errekurtsoaren ebazpenerako aurkaratutako akordioen legezkotasuna aztertzetik kanpo gelditzen da, zuzenbideko oinarrietan jorratu denari dagokionez.
7.2.- Horrez gain, saileko kontseiluaren eta batzorde iraunkorraren deialdien eta akordioen haren kideak ez direnentzako publizitatea unibertsitateko Sailen Esparru Arautegian araututa dagoen moduari buruzko hainbat balorazio pertsonal egin ondoren, eskatu zuen prozedura modernoagoa, burokrazia gutxiagokoa eta gatazka gutxiago sortzen dituena ezartzea, saileko kide guztiei aukera emango diena batzorde iraunkorraren deialdia eta gai-zerrendako gaien informazioa jasotzeko, baldintza berberetan.
Gai hori unibertsitateko dagozkion instantziek landu beharko dituzte, eta ez batzorde administratibo honek; izan ere, eskuordetu zaion eskumena da soilik gora jotzeko errekurtsoen xede diren egintza administratiboen aurka planteatzen diren zuzenbidearen kontra egoteko arrazoiak aztertzea eta halakorik dagoenetarako antolamendu juridikoak ezartzen dituen ondorioak aplikatzea.
Horiek guztiak horrela, Batzorde Administratiboak honako hau hartu du:
AKORDIOA
LEHENENGOA. - Ez onartzea (...) Sailaren (...) Atalaren 2023ko urriaren 3ko deialdiaren eta akordioen kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa.
BIGARRENA. - Ez onartzea (...) Sailaren (...) Atalaren batzorde iraunkorraren 2023ko urriaren 4ko deialdiaren eta akordioen kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa.
HIRUGARRENA. - (...) Sailaren (...) Atalaren 2023ko urriaren 3ko akordioen eta (...) Sailaren batzorde iraunkorraren 2023ko urriaren 4ko akordioen gaineko kautelazko etena kentzea.
LAUGARRENA. - Akordio hau errekurtsogileari jakinaraztea, eta adieraztea administrazio bidea agortu dela, eta haren kontra administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahalko duela Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazten denetik zenbatzen hasita, 39/2015 Legearen, urriaren 1ekoaren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoaren, 114.1. artikuluari eta 29/1998 Legearen, uztailaren 13koaren, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzkoaren, 46.1. artikuluari jarraituz.
BOSGARRENA. - Akordio honen berri ematea (...) Atalaren zuzendaritzari, jakin dezan eta dagozkion ondoreak izan ditzan.