Gakoak - Berezko Masterra Ingurumena, Iraunkortasuna eta GIH

Tituluaren gakoak

Ingurumena, Iraunkortasuna eta GIH (Garapen Iraunkorraren Helburuak) berezko masterraren bidez, alor honetako ezagutzak eskuratzeaz gainera, motibazioak, jarrerak eta balioak ere lantzen dira, irtenbide bat bilatzeko gure gizarteak iraunkortasunaren alorrean dituen arazoentzat. Helburua da espezialistak trebatzea, Ingurumenaren eta Garapen Iraunkorraren alorrean, ikuspegi kritiko bat izango dutenak arazo errealetarako irtenbidera orientatutako ezagutzei buruz, Garapen Iraunkorraren Helburuak betetzeari begira.

Ikasturtean eskuratutako gaitasunak praktikan jartzen dira enpresetan, erakundeetan eta ingurumenarekin eta iraunkortasunarekin lotutako beste entitate batzuetan.

 

Erakunde babesleak: Bizkaiko Foru Aldundia, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila (Eusko Jaurlaritza)

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

30

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Egutegia

Urria 2024

Urria 2025

Kreditu kopurua

60 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

1.500 €

Irakaslekua

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Arduraduna

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Berezko Masterra Ingurumena, Iraunkortasuna eta GIH

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Gure gizarteak jasangarritasunaren alorrean dituen arazoentzat irtenbide bat bilatzeko, ezagutzez gain, motibazioak, jarrerak eta balioak eskaintzen dizkizugu.
  • Landutako edukiei buruzko diziplina anitzeko ikuspegia (hainbat diziplinatako –Ekonomia, Zuzenbidea, Biologia, etab.– eta arlotako –unibertsitatea, erakunde publikoak, elkarteak, enpresa pribatuak– irakasleak).
  • Ikasitakoa praktikan jartzea (praktikak eta master amaierako lana).
  • Ikasleak hainbat titulaziotatik datozenez, batzuen eta besteen ikuspegiek eztabaida aberasten dute.

Irudia - Berezko Masterra Ingurumena, Iraunkortasuna eta GIH

Irteera profesionalak - Berezko Masterra Ingurumena, Iraunkortasuna eta GIH

Irteera profesionalak

Ingurumen aholkularitza; erakunde publiko eta pribatuetako postu teknikoak; ingurumen baliabideen kudeaketa; lurraldearen kudeaketa eta lurraldean eragindako inpaktuak; ingurumen hezkuntza eta informazioa; eta enpresen, organismoen eta produktuen ingurumen kudeaketa.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak