Tituluaren gakoak
Ilustrazio zientifikoaren helburua da zientzia eraginkortasunez komunikatzea, ezagutza ikusgai jartzeko, gure begien aurrean baino gehiago, gure adimenean. Horrela, komunikatu nahi den ideia lehenago barneratzen da, ezagutzak gehiago irauten du, eta mezuak errazago konbentzitzen du.
Ilustrazioak informazioa zenbaki eta testu bidez nekez transmititu daitekeen moduan ikustarazteko eta komunikatzeko aukera ematen digu. Hipotesiak, teoriak, ideiak eta prozesuak erakusten ditu; informazioa laburtzen, sinplifikatzen eta nabarmentzen du; behar ez den informazioa kentzen du; ikusgarri ez diren mailetara iristen da; ikusten zailak diren egoerak deskribatzen ditu; eta, arazoak konpontzen laguntzen du. Azken batean, ikusten laguntzen digu ulertu ahal izateko.
Gaur egun, komunikazio zientifikoa ezinbestekoa da zientziak aurrera egiteko, espezialistak elkarren artean komunikatzeko eta gizarteari(eta gizartearentzako) ezagutza zientifikoa transmititzeko. Horrenbestez, funtsezkoa da zientziari aplikatutako ilustrazioak eta diseinuak egiteko gai izan diren profesionalak prestatzea.
Erakunde laguntzaileak: Laboratorium Bergara, Zientzia Museoa, NorArte Studio
Erakunde babesleak: Bergarako Udala, AZTI Fundazioa, Euskal Wikilarien Kultur Elkartea