Tituluaren gakoak
Graduondoko honen bidez, ikasleek Gizarte eta Lan Arloko Aholkularitza eta Auditoretzaren esparruan espezializazio profesionala lortuko dute. Eskuratzen den prestakuntzaz baliatuta, enpresan lan arautegiaren erabilerari buruzko diagnostiko egokiak egin daitezke; enpresen erabakiak indarrean den laneko legedira egokitzeko proposamen juridikoak prestatu, eta beharrezkoak diren neurriak negoziatu eta ezartzeko faseetan parte hartu daiteke.
Horri begira, ikasleek gizarte eta lan arloko txostenak zuzen egiteko eta horiek lan talde batean defendatzeko gaitasun espezifikoak eskuratuko dituzte.