Gakoak - Berezko Masterra: Fatxada Arinak

Tituluaren gakoak

Obra osoa diseinatzen zuen arkitekto tradizionalaren profil teknikoa aldatzen ari da diziplina anitzeko profil batera, non arkitektoa hainbat diziplinatako (egiturak, instalazioak eta fatxada) espezialisten aholkulari talde baten zuzendari eta koordinatzaile gisa jardungo den. Testuinguru horretan, beharrezkoa da fatxada aholkulariaren figura.

2007an Donostiako Arkitektura Eskolan Fatxada Arinen Masterra sortu zen, bi helburu hauek betetzeko: sektorerako teknikariak prestatzea, eta gazte tituludun berriak fatxaden espezializaziora erakartzea. Halere, urteetan pilatutako esperientziak erakutsi digunez, masterraren bideragarritasuna bulego teknikoen eta sektoreko enpresen hurbiltasunari dago lotuta, eta, horregatik, masterraren aurrez aurreko eskolak Bartzelonan emango dira, UPC-ko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan.

 

Erakunde babesleak: Alucoil, Aluman, Ariño Duglass, Bryden Wood, Cosentino, Garcia Faura, Guardian Glass, Wicona, Sika, Trespa, Ursa

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

35

Modalitatea

Online

Hizkuntza

Gaztelania

Egutegia

Urria 2024

Abendua 2025

Kreditu kopurua

60 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

5.400 €

Irakaslekua

ON LINE

Arduraduna

Arkitektura Goi Eskola Teknikoa

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Berezko Masterra: Fatxada Arinak

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Ezaugarri horiek dituen bakarra da estatuan.
  • Fatxadetako estatuko espezialista onenak daude irakasleen artean.
  • Espezialista horiek edizioz edizio irakaskuntza programa fintzen joan dira; hortaz, erabat egokitzen da lanbidearen errealitatera.
  • Fatxada proiektuaren oinarrizko 4 zutabeen inguruan egituratzen da: diseinua, obran jartzea, kalkulua, eta eraginkortasun energetikoa.

Irudia - Berezko Masterra Fatxada Arinak

Irteera profesionalak - Berezko Masterra Fatxada Arinak

Irteera profesionalak

  • Fatxada aholkularia: arkitektoaren eta fatxadagilearen arteko bitartekaritza, lehenengoari laguntzen zaio, bigarrenak nahi dituen emaitza estetikoak eta teknikoak lortzeko.
  • Fatxadak egiten dituen enpresa baten teknikaria: fatxadaren edo haren osagaien diseinuan eta produkzioan lan egitea.

Merkatuaren espezializaziorako joera dela eta, goraldian daude aipatutako bi alderdiak.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak