Gakoak - Unibertsitate Espezializazioa: Fabrikazio Gehigarria

Tituluaren gakoak

4.0 teknologiei esker, industriak bere prozesuak eta produktuak hobe ditzake, diseinu eta ekoizpen aukerak handituz, fabrikazio denborak eta kostuak txikituz eta amaierako kalitatea hobetuz. Fabrikazio Gehigarria (FG) 4.0 Industriaren ardatz teknologikoetako bat da, eta oso interesgarria, hortaz, industria sektoreko enpresa askorentzat.

Titulu honek Fabrikazio Gehigarriaren teknologia berrienetan trebatzen ditu profesionalak, teknologia horiek ezartzeak dakarren prozesu osoa integratuz. Ikasleek honako gai hauek menderatzea lortuko dute: FGrako piezen diseinua eta haien optimizazio topologikoa; materialak aukeratzea eta haien formak prozesuan duen eragina; fabrikazio teknologia aukeratzea produktuaren beharren arabera; fabrikazio parametroak lortu eta optimizatzeko protokoloak; ibilbideen diseinua eta exekuzio programa; eta piezei akabera emateko prozesua.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

21

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Egutegia

Urria 2024

Ekaina 2025

Kreditu kopurua

30 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

4.000 €

Irakaslekua

Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola IMH

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Unibertsitate Espezializazioa: Fabrikazio Gehigarria

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Lan merkatuan sartuko zara, industria eta/edo I+G+b proiektuak garatuz ingurune teknologiko berri batean.
  • Ezin hobeto egokituko zara 4.0 Industriaren inguruko merkatuaren eskaera teknologiko berrietara.
  • Gain izango zara fabrikazio prozesu berriak definitzeko, Fabrikazio Gehigarriko prozesuak eta prozesu konbentzionalak bateratuko dituztenak.
  • Makina Erremintaren Institutuaren (IMH) abala, erreferentea prestakuntza dualean.

Irudia - Unibertsitate Espezializazioa Fabrikazio Gehigarria

Irteera profesionalak - Unibertsitate Espezializazioa: Fabrikazio Gehigarria

Irteera profesionalak

Produkzio arduraduna; produkzio teknikaria; osagaien diseinua; kalitatea; produktu teknikari komertziala; makina teknikari komertziala; makinen garapena Fabrikazio Gehigarriko teknologiaz.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak