Gakoak - Berezko Masterra: Arreta Goiztiarra

Tituluaren gakoak

Arreta goiztiarra (AG) garapenean aldakuntza eta nahasmendu duten edo izateko arriskuan diren 0-6 urte bitarteko umeei zuzendutako zerbitzu integratua da. Nahaste hauek une ezberdinetan –jaio aurrean, jaiotzean, jaio ondoren, haurtzaro goiztiarrean– gerta daitezke eta arlo ezberdinetan –kognizioan, motrizitatean, sentsorialean, emozionalean, portaeran, mintzamenean, edo somatikoan- eragina izan.

AGak bi mailatan esku hartzen du: Prebentzioan, arazo hauek agertzea saihesten du;  arazoak daudenean, maila sendagarri-aringarrian lan egiten du, beraiek zuzentzeko ala bere ondorioak leuntzeko.

Asko dira AGean aritzen diren zerbitzuak: hezkuntza, medikuntza, psikologia, logopedia giza-zerbitzuak... Berezko Master hau zerbitzu hauetan diharduten edo jardun nahi duten profesionaletara zuzendua da.

Ikuspegi integral eta diziplinartekotik, ume eta familia hauen premiei erantzuteko gaitzen du eta AGean espezializatutako zerbitzuetan lan egiteko EAEan eskatzen den prestakuntza eskaintzen du.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

22

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Egutegia

Iraila 2024

Abendua 2025

Kreditu kopurua

60 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

4.200 €

Irakaslekua

Psikologia Fakultatea

Arduraduna

Psikologia Fakultatea

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Berezko Masterra Arreta Goiztiarra

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Perspektiba zabaleko prestakuntza teoriko eta praktikoa ematen du, integratua eta diziplina anitzekoa, unibertsitate eta arlo profesionaleko irakasleekin.
  • Master honen diseinu eta irakaskuntzan hartzen dute parte UPV/EHUren Psikologia, Medikuntza eta Erizantza, Lan Harreman eta Gizarte Langintza eta Hezkuntza fakultateek.
  • Modulukako egitura dauka, ikasturte batean edo bitan egiteko aukera eskainiz.
  • Euskal gobernuak ezarritako baldintzak betetzen ditu, arreta goiztiarrean espezializatutako zerbitzuetan lan egiteko.

Irudia -Berezko Masterra Arreta Goiztiarra

Irteera profesionalak - Berezko Masterra: Arreta Goiztiarra

Irteera profesionalak

Arreta goiztiarreko master honek gaitasuna ematen du arreta goiztiarrean espezializatutako zerbitzuetan profesionalki lan egiteko, barne direla Euskal Autonomia Erkidegoko haur garapenerako eta arreta goiztiarrerako guneak.

Honez gain, prestakuntza espezializatua ematen du, 0 eta 6 urte bitarteko garapenean nahasterik prebenitzeko, antzemateko, ebaluatzeko eta birgaitzeko zerbitzu eta programetan aritzeko, hezkuntzaren, osasunaren, gizataldeen, gizarte zerbitzuen, haurren babesteko zerbitzuen zein beste eremuetan burututa.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak