TITULUAREN GAKOAK
Eduardo Anitua Fundazioak, University Institute for Regenerative Medicine and Oral Implantology-k (UIRMI), diziplina anitzeko talde batean erabat murgiltzeko aukera eskaintzen du. Horren bidez, medikuntza birsortzaileari eta ahoko inplantologiari buruzko prestakuntza gorena eman nahi zaie ikasleei, ikerketa biomedikoaren ikuspegitik.
Master lanbideratzaile bat da, klinikoa eta ikerketakoa (AEBko sistemaren fellowshipen baliokidea). Ikasleek, gainera, profil biosanitario bat eskuratuko dute, eta ahoko errehabilitazio inplantologiko klinikoan lan egiteko gai izango dira. Prestakuntzak irauten duen bi urte trinkoetan, ikasleek terapia birsortzailearen oinarriak ezagutuko dituzte, fluxu digitala erabiliz planifikazioak egiten trebatuko dira, eta lan egingo dute hotz protesien laborategiarekin batera eta ahoko kirurgiaren arloan, gaur egungo teknologia berriena erabiliz.
Hori guztia nazioarteko testuinguru batean egingo da, non eskolak ingelesez eta gaztelaniaz emango diren.