Nagore Gabilondo
(Irakasle Titularra)
Web helbidea
Biografia
Kimikan Lizentziatua, bere doktorego tesia Euskal Herriko Unibertsitatean burutu zuen 2004an. Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saileko Irakasle Titularra da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan eta ‘Materialak & Teknologiak” (GMT) Euskal Unibertsitate Sisteman Ikerketa Talde Kontsolidatu bezala aitortutako ikerketa taldearen Ikertzaile (IT1690-22).
Ikerketa
Bere ikerketa polimeroen sintesia, eraldaketa eta/edo saretze erreakzioen bitarteko material berrien garapenean datza, hauen propietate zinetiko, erreologiko eta mekanikoa aztertuz. Azken urteetan estimulu-erantzun ezaugarriak dituzten hidrogel eta nanogeletan gehiago sakondu du, jatorri naturaleko polimeroak erabiliz eta kimika berdearen oinarriak aplikatuz, nagusiki farmakoen administraziora zuzenduak. Gaur egun, bere ikerketa jarduera lotura kobalente dinamikodun hidrogel eta nanogelak, nanozuntz polimerikoak eta sare elkar-barneratuen diseinurantz zuzendua dago, baita 3D inprimatzeko tinta eta biotinten garapenean ere.