PRAKTIKEN, PRESTAKUNTZA DUALAREN ETA ENPLEGAGARRITASUNAREN ZUZENDARITZA
EGINKIZUNAK
a) Curriculumetik kanpoko eta curriculumeko kanpoko praktiken kudeaketa orokorra, curriculumeko praktiken ardura duten ikastegiekin eta praktika jakinen kudeaketaz arduratzen diren beste zuzendari batzuekin koordinatuta.
b) Lege Zerbitzuari laguntza ematea, curriculumetik kanpoko eta curriculumeko kanpoko praktiken kudeaketaren arloko araudia eguneratuta edukitzeko.
c) UPV/EHUko ikastegiekin lankidetzan, GAURren sartuta dauden eta praktiken kudeaketan laguntzen duten aplikazio informatikoak ezartzeko prozesua garatzea.
d) Kualifikazio handiko praktikak bultzatzea, praktika horiek erakundeetan, enpresetan edo UPV/EHUren beraren zerbitzu espezializatuetan egiteko.
e) UPV/EHUko ikasle guztientzako zeharkako gaitasunen katalogo bat zehaztea.
f) Campusean ikasleen laneratzea sustatzeko eta horretan laguntzeko antolatutako jarduerak koordinatzea, eta lan arlorako trantsiziorako informazioa eta orientazioa ematea, politika orokorrari jarraituz.
g) Euskal ehun sozioekonomikoaren erakunde publiko eta pribatuekin eta haien elkarteekin harremanetan jartzea, gainerako campusekin koordinatuta eta Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak lagunduta, prestakuntza duala garatzeko eta ezartzeko eta, oro har, unibertsitateko tituluen enplegagarritasuna hobetzeko.
h) Enplegu guneen jarduera babestea eta optimizatzea.
i) UPV/EHUko curriculumetik kanpoko eta curriculumeko kanpoko praktiken kudeaketaren emaitza esanguratsuenak jasoko dituen urteko txostena egitea eta dibulgatzea.
j) Campuseko ekintzailetza programen esparruan ekintzailetza kultura sustatzeko ikasleentzat antolatutako jarduerak koordinatzea eta horien jarraipena egitea, eta Gazteen Ekintzailetzarako Beken programa kudeatzea.
k) Agintaritza akademikoei emaitzen berri ematea (zuzendaritzaren memoria eta ebaluazioa).
IRAKASKUNTZAREN SALBUESPENA
%67
ORDAINSARI OSAGARRIA
2