Maite Garcia Ruiz

Maite Garcia Ruiz

 

Begoñako Andra Mari Unibertsitate Eskola (BAM)
Larrauri 1A, 48160 Derio
E-mail: mgarcia@bam.edu.es

 

 

Maite Garcia Ruiz doktorea da 2023ko martxotik. Bere tesian Getxoko familia batzuen Familia Hizkuntza Politika eleaniztunak ikertu zituen Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia programan Ibon Manterolaren (UPV/EHU) eta Ane Ortegaren (BAM) zuzendaritzapean. Atzerriko Hizkuntzako Magisteritzako diplomatura lortu zuen 2012an UPV/EHUn, Ingelesa Irakasteko masterra 2015ean Idahoko Unibertsitatean, eta Magisteritzako gradua 2016an Camilo José Cela Unibertsitatean (UCJC). Gaur egun, Maitek Begoñako Andra Mari Unibertsitate Eskolan (BAM) lan egiten du bestelako ikerketa proiektuetan dabilen bitartean.

BAMeko lanen artean, honako ikasgaien ardura du: Hizkuntza eta Komunikazio Trebetasunak 1 (HKT1) (6 ECTS), Ikerketa Metodoak eta Teknikak (IMT) (6 ECTS), Hizkuntzaren Jabekuntza (HJ) (4 ECTS) eta Language 3 teaching (L3) (6 ECTS). Irakaskuntzaren aldetik hainbat lan bideratzen ditu ikasgai hauen barruan: Practicum I (14 ECTS), Practicum II (12 ECTS), eta Gradu Bukaerako Lanak (GBL) (6 ECTS).

Ikerketa proiektuei dagokienez, Elebilab ikerketa taldeko eta Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrako (MHOUK) kidea da, kontzientzia linguistiko kritikoa eta hiztunen agentziari buruzko Equiling proiektuan (2020-2024) parte hartu du eta baita AMRELSE ikerketa proiektuan (2023-) ere. Bigarren honek helburu du hizkuntza gutxituen erabilera ikertzea bai familian zein beste harreman sareetan.

Maiteren irakaskuntza lanean, doktoretzan, ikerketa ekintzan eta argitalpenetan ikusten den bezala, bere intereseko iker-ildoak batez ere Familia Hizkuntza Politika, hizkuntza gutxituekiko jarrerak, hizkuntzen irakaskuntza, eta didaktika eta ikerketa orokorrean dira.

 

 

 

 

Publikazioak/Publicaciones/Publications

Argitalpenak/Publicaciones/Publications

Nandi, A.; García-Ruiz, M. & Manterola, I. (2023). Reclaiming voice through family language policies: Parental (Socio)linguistic citizenship in Castilian-Spanish-dominated multilingual settings. In Julia Gspandl; Christina Korb; Angelika Heiling and Elizabeth J. Erling (Eds.) The Power of Voice in Transforming Multilingual Societies. Clevedon: Multilingual Matters. 

Aldekoa, A., Garaio, B. & Garcia-Ruiz, M. (2021). Hiru txerritxoak eta beraien abenturak, otsoak beraien etxeak bota ez ditzan: hizkuntza gutxitua ardatz duen hezkuntza eleaniztuneko hiru kasu apreziatibo. In L. Diaz de Gereñu, I. Manterola & I. Garcia-Azkoaga (arg.), Euskara oinarri eta eleaniztasuna helburu. Hizkuntzen garapena eta erabilera aztergai. Bilbo: UPV/EHU. 181-198. ISBN: 978-84-1319-342-7.

Garcia-Azkoaga, I.M. & Garcia-Ruiz, M. (2020). The Basque language in education in Spain (3rd Edition). Mercator European Research Centre on Multilingualism and Language Learning.

Garcia-Ruiz, M., Manterola, I. & Ortega, A. (2019). Euskararen erabilera sustatzeko ideologia eta estrategiak D ereduko gurasoen hizkuntza politika eleaniztunetan. In O. Arbelaitz, U. Etxeberria, A. Latatu & M.J. Omaetxebarria (Eds.), III. IKERGAZTE nazioarteko ikerketa euskaraz kongresuko artikulu-bilduma. Giza zientziak eta artea (107-114). Bilbo: UEU