UPV/EHUren Osasun Publikoko Doktorego Programa lehen mailako doktoreak hezteko helburuz egiten da; doktoreok gai izan beharko lirateke osasun gaiei buruzko ezagutza berri eta adierazgarria sortzeko eta ikerketa, irakaskuntza, politiken sorrera eta osasun zerbitzuen kudeaketan lidergoa beren gain hartzeko, hala arlo akademiko eta klinikoan, nola estatuko eta nazioarteko osasun erakundeetan.
Doktorego honek bere baitan hartzen du ingurune sozio-sanitarioan egiten den epidemiologiaren ikerketa, eta bere baitan biltzen ditu, halaber, osasun determinanteen azterketa, gaitz transmitigarrietako eta ez-transmitigarrietako interbentzioak, teknologia sanitarioen ebaluazioa, epidemiologien zaintza, gaitzak aurresateko ereduak, osasun plangintza eta kudeaketa, farmako-epidemiologia eta farmako-ekonomia, laneko osasuna, etab.
Osasun Publikoko Doktoregoa Osasun Zientzietako eta antzekoetako profesionalen ikerketa beharrizanak bideratzeko bitartekoa izan daiteke.
Ficha de Grado
Arduraldi partziala
Iraupena: 5 - 8 ikasturte
Eskainitako plazak: 10
Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako
Ficha de Grado
Arduraldi osoa
Iraupena: 3 - 5 ikasturte
Eskainitako plazak: 5
Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako
Harremanetarako
Kontsulta akademikoak: aitana.lertxundi@ehu.eus
Kontsulta administratiboak: saludpublica.doke@ehu.eus
Iradokizunak eta eskaerakIkerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeak | Ikerketa lerroak |
---|---|
Epidemiologia |
|
Osasun Publikoa |
|