Neurozientzia Kognitiboa diziplina arteko abentura batetik jaio zen; hain zuzen, elkarren artean loturarik ez duten hainbat arloren –psikologia kognitiboa, neurofisiologia, hizkuntzalaritza, neuropsikologia klinikoa, eta abar– abenturatik, baita neuroirudiaren eta konputazioaren arloan eginiko aurrerapen teknologikoetatik ere. Diziplinen arteko abentura horren helburua hizkuntza bezalako prozesu psikologikoen atzean dauden garuneko mekanismoak ezagutzea da.
Programaren helburua Neurozientzia Kognitiboaren arloko ikertzaileak prestatzea da, jakintzaren mugan aurrerabideak egin eta Osasunaren eta Hezkuntzaren arloetara jakintzaren transferentzia egite aldera. Arreta berezia eskainiko zaie diziplina arteko prestakuntza teorikoari eta neuroirudiaren arloko teknika aurreratuei.
Programa honako gai hauei buruzko hainbat ikerketa talderen artean artikulatzen da: Lengoaia eta irakurketa, Eleaniztasunaren neurobiologia, Neurodegenerazioa eta hizkuntzaren nahasmenduak, eta Neurozientzia Kognitiboaren arloko metodo aurreratuak.
Ezinbestekoa da BCBLren (Basque Center on Cognition, Brain and Language) aurretiazko hautaketa prozesu batean parte hartzea.
Ficha de Grado
Arduraldi partziala
Iraupena: 5 - 8 ikasturte
Eskainitako plazak: 3
Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako
Ficha de Grado
Arduraldi osoa
Iraupena: 3 - 5 ikasturte
Eskainitako plazak: 19
Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako
Harremanetarako
Kontsulta akademikoak: phdcn@bcbl.eu
Kontsulta administratiboak: neurocienciacognitiva.doke@ehu.eus
Iradokizunak eta eskaerakIkerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeak | Ikerketa lerroak |
---|---|
Eleaniztasunaren neurobiologia |
|
Hizkuntza eta irakurketa |
|
Metodo aurreratuak neurozientzia kognitiboan |
|
Neuroendekapena eta Hizkuntzaren nahastea |
|