Teknologiarako garrantzitsuak diren material berriztagarri berriak garatzearekin zerikusia duten I+G+B sektoreetan eta sektore industrialetan gero eta beharrezkoagoak dira ikertzaile espezializatuak, gai izango direnak sektore horietan berrikuntza eta aurrerapen teknologikoa sustatzeko. Programa honen helburua da eskakizun hori asetzea eta arlo honetan bikaintasuneko ikerketa bultzatzea.
Biomasa oinarrizko lehengai gisa erabiltzeak aldaketa garrantzitsua dakar ekonomian: erregai fosil ez-berriztagarriak ustiatzetik baliabide natural organiko berriztagarriak aprobetxatzera pasatzea, hau da, alde batera uztea erreserba mugatuak dauzkaten eta birsortze zikloa ustiapen erritmoaren oso azpitik daukaten baliabideak (meatzaritza, hidrokarburoak etab.), eta igarotzea birsortze eta erauzte ziklo orekatuak dauzkaten baliabideen bioekonomia batera. Horretarako, beharrezkoa da teknologiak susterretik egokitzea, eta ikuspegi berrietatik heltzea ikerketari, garapenari eta ekoizpenari.
Doktorego programa hau ezin hobeto egokitzen da sostengua ematen dioten GMT, BioRP eta Biomat ikertaldeen lanarekin, biomasaren biofintzea eta iturri berriztagarrietako materialak berriak baitituzte ikergai.
Ficha de Grado
Arduraldi partziala
Iraupena: 5 - 8 ikasturte
Eskainitako plazak: 3
Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako
Ficha de Grado
Arduraldi osoa
Iraupena: 3 - 5 ikasturte
Eskainitako plazak: 8
Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako
Harremanetarako
Kontsulta akademikoak: arantxa.eceiza@ehu.eus
Kontsulta administratiboak: materialesrenovables.doke@ehu.eus
Iradokizunak eta eskaerakIkerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeak | Ikerketa lerroak |
---|---|
Materialak + Teknologiak |
|