Milaka produktu kimiko garatu dira gure mesederako, baina zoritxarrez, horiek erabiltzean kutsatzaile kimikoak askatzen dira biosferara, eta eragin kaltegarriak sor ditzakete sistema bizien artean. Ingurumen Kutsadura eta Toxikologia/Environmental Contamination and Toxicology (CTA/ECT) doktoregoa kutsatzaile kimikoen azterketan zentratzen da, diziplina anitzeko ikuspegi batetik, bioerabilgarritasunetik, biometaketatik eta kate trofikoaren bidezko biomagnifikaziotik hasi eta antolamendu biologikoaren maila desberdinetan dituen ondorio biologikoetaraino, eta gizakiarentzako eta ingurumenarentzako arriskuen ebaluazioa. Kutsatzaile kimikoek organismo bizietan izan ditzaketen ondorio kaltegarriak (toxikotasun-mekanismoak) nola sor daitezkeen eta nola ebalua daitezkeen eta efektu horiek nola saihets edo murritz daitezkeen jakitea da kontua.
Diziplina anitzeko programa (kimikariak, biologoak, Ingurugiroaren Zientziak). Kalitatezko produkzio zientifiko handia du eta jardueren nazioartekotzea eta doktoregaien mugikortasuna, eta nazioarteko doktorego tesien tasa handia.
Irakasleen artean honakoak daude:
-UPV/EHUko irakasleak, Eusko Jaurlaritzako "Zelulen Biologia Ingurumen Toxikologian (BCTA)", "Ikerkuntza eta Berrikuntza Analitikoa (IBeA)" eta "Ekotoxikotasuna" ikertalde finkatuen zati direnak.
-Nazioarteko erakundeetako ikertzaileak (EFSA) eta lankidetza estuan ari diren irakasle atzerritarrak (Universidade do Porto, Portugal eta L'Université de Pau et des Pays de l'Adour (UPPA), Frantzia).
-AZTI-Tecnalia Zentro Teknologikoko Itsas Ikerketa Ataleko eta NEIKER Ikerketa Erakundeko ikertzaileak.
Ficha de Grado
Arduraldi partziala
Iraupena: 5 - 8 ikasturte
Eskainitako plazak: 2
Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako
Ficha de Grado
Arduraldi osoa
Iraupena: 3 - 5 ikasturte
Eskainitako plazak: 8
Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako
Harremanetarako
Kontsulta akademikoak: mirenp.cajaraville@ehu.eus
Kontsulta administratiboak: ctaect.doke@ehu.eus
Iradokizunak eta eskaerakIkerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeak | Ikerketa lerroak |
---|---|
GCI Ikerketa eta Berrikuntza Analitikoa (IBeA) |
|
AZTI-Tecnaliako Itsas Ikerketako Unitatea |
|
GIC Biologia Zelularra Ingurumen Toxikologian (BCTA) |
|