Doktorego ikasketa hauek Jarduera Fisikoaren eta Kirolari buruzko ikerketaren inguruko prestakuntza aurreratua ematea dute helburu. Doktoregoan etorkizuneko ikertzaileak prestatzen dira, gai izan daitezen eraginkortasunez aurre egiten jakintza sortu eta jakintza hori gizartera eta ekoizpenaren mundura transferitzeko erronkari.
Doktorego programa honek hogeita hamar bat ikertzaile ditu, guztiak kirol eta jarduera fisikoan ikerketako esperientzia egiaztatuarekin, eta ikasleari laguntza emango diote metodo zientifikoak ezartzeko ikerketa proiektuaren diseinuan eta jarraipenean, jarduera fisikoa eta osasuna; kirol errendimendua; edo heziketa fisikoa eta kirol prestakuntzaren arloetan.
Doktorego honek ikasleen gaitasunak garatu nahi ditu aurrerapen zientifiko eta teknologikoa egungo gizartean sustatzeko eta esku hartzeko programak garatzeko, beti ere arlo honetan agertutako premiei erantzutearren.
Gainera, programan diharduen ikertzaileek harremanak dituzte punta-puntako erakunde eta unibertsitate atzerritarrekin, jakintzaren transferentzia eta pertsonalaren trukatzea errazten duena, bereziki atzerriko egonaldian egiteko.
Ficha de Grado
Arduraldi partziala
Iraupena: 5 - 8 ikasturte
Eskainitako plazak: 5
Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako
Ficha de Grado
Arduraldi osoa
Iraupena: 3 - 5 ikasturte
Eskainitako plazak: 20
Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako
Harremanetarako
Kontsulta akademikoak: raul.martinezdesantos@ehu.eus
Kontsulta administratiboak: afd.doke@ehu.eus
Iradokizunak eta eskaerakIkerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeak | Ikerketa lerroak |
---|---|
Ebaluazioa eta Esku-hartzea JFn eta Kirolean |
|
Fisiologia, biologia eta biomekanika, jarduera fisikoarekin, kirolarekin eta osasunarekin harremanetan |
|