Ingeniaritza eta Fisika elkartzen dituen jakintza arloa da Ingeniaritza Fisikoa, eta hor gertatzen da, hain zuzen ere, garapen teknologikoa. Hori dela eta, logikoa da arlo honen jarduketa eremuak lotura zuzenagoa izatea fisika modernoaren eta bere teknologien arloekin, kontuan hartuta hedapen fasean daudela, teknologia tradizionalarekin erlazionatutako arloekin baino. Doktorego honen helburua da ikasleei tresnak ematea ikerketan, garapenean eta berrikuntzan zentratutako ibilbide profesional bat izateko, besteak beste hedapen eta garapen fasean dauden ildo hauetan: fisika matematikoa, fisika aplikagarria, ingeniaritza nuklear eta erradiologikoa, instrumentazio aurreratua eta kontrola, teknologia elektronikoa eta informazioarena.
Ingeniaritza Fisikoan doktore den pertsona prest dago garapen teknologikoaren arloan lan egiteko. Espezialitate honen ezaugarri dira, oro har, diziplina askotako prozedura fisikoen aplikazioak, eta askotan, askotariko arazo teknikoak.
Ficha de Grado
Arduraldi partziala
Iraupena: 5 - 8 ikasturte
Eskainitako plazak: 6
Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako
Ficha de Grado
Arduraldi osoa
Iraupena: 3 - 5 ikasturte
Eskainitako plazak: 7
Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako
Harremanetarako
Kontsulta akademikoak: jesusmaria.blanco@ehu.eus
Kontsulta administratiboak: ingenieriafisica.doke@ehu.eus
Iradokizunak eta eskaerakIkerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeak | Ikerketa lerroak |
---|---|
Ingeniaritza fisikorako oinarriak eta teknologia espezifikoak |
|
Ingeniaritza fisikorako teknologia elektronikoak eta tresneria aurreratua |
|