Breadcrumb

Título - Investigación Biomédica

Ikerketa Biomedikoa Doktoregoa

Aplikazio habiaratuak

Presentación - Investigación Biomédica

Ikerketa Biomedikoa doktorego programak UPV/EHUren Fisiologia eta Biologia Zelularra eta Histologia sailek 2010/11 ikasturtetik eskaintzen zuten izen bereko programan du jatorria. Helburutzat du ikerketa biomedikoaren esparruan ezaguerak sortzea eta kalitatezko zientzia egiteko, ikerketa biomedikoa sustatzeko eta ezaguerak gizarteari helarazteko, gizarteak aprobetxa ditzan, gai izango diren espezialistak prestatzea.

3 ikertaldek osatzen dute eta programaren ildo hauek lantzen dituzte:

1. Metabolismo lipidikoa eta erradikal askeak fisiopatologian

Jardueraren ardatza lipidoek eta erradikal askeek prozesu fisiologikoetan eta giza patologietan (birsortze hepatikoa, esteatosi hepatiko ez-alkoholikoa, minbizia eta antzutasuna) betetzen duten funtzioa da. Hurbilketak erabiltzen dituzte, hala nola lipidomika eta gaixotasunarekin erlazionatutako oxidazio estresaren biomarkagailuak.

2. Garapenaren biologia, ehunen birsortzea/konpontzea, minbizia eta aniztasun genetikoa

Mekanismo molekularrak eta zelularrak ikertzen ditu diferentziazio prozesuetan eta apoptosian eta zelula ama germinalen, enbrionarioen eta kartzinomaren migrazioan eta inbasioan. Ehunen birsortze/konpontze prozesuaren modulazio estrategiak, organo-genesia eta enbrioi garapenaren aldaketak, garuneko kalteak prebenitzeko estrategia neurobabesleen eraginkortasuna eta giza antzutasuna aztertzen ditu, eta horretarako, antzutasuna aztertzeko animalia ereduak erabiltzen ditu. Era berean, giza dibertsitate genetikoa ikertzen du, ezaugarri konplexu batzuei dagokienez.

3. Ugalketaren fisologia, garapena, zahartzea eta minbizia eta bihotzeko elektrofisiologia

Fisiologiaren barruan kokatzen dira garatzen diren ildoak: ugalkortasunaren ikerketa, tumore biologia, garuneko neurotransmisioa eta neuromodulazioa, bizi ohiturek (dietak eta ariketa egiteak) zahartzean duten eragina eta bihotzeko potasio kanalen erregulazioa.

XSLaren edukia

Ficha de Grado

Arduraldi partziala

Iraupena: 5 - 8 ikasturte

Eskainitako plazak: 12

Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako

Ficha de Grado

Arduraldi osoa

Iraupena: 3 - 5 ikasturte

Eskainitako plazak: 25

Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako

Harremanetarako

Kontsulta akademikoak: mbego.ruizlarrea@ehu.eus

Kontsulta administratiboak: investigacionbiomedica.doke@ehu.eus

Iradokizunak eta eskaerak

XSLaren edukia

Ikerketa taldeak eta lerroak

Ikerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeakIkerketa lerroak
Garapenaren Biologia, Ehunen Berritzea/Konponketa, Minbizia eta Aniztasun Genetikoa.
  • Aurrerapenak ikerketa onkologikoan
  • Gizakien aniztasun genetikoa
  • Neuromodulazioa eta neurobabesa
  • Seinalizazio zelularra
  • Ugalketa eta garapenaren biologia
  • Zelula amak, ehunen birsorkuntza eta konponketa
Metabolismo Lipidikoa eta Erradikal Askeak Fisiopatologian
  • Aurrerapenak ikerketa onkologikoan
  • Lipidoak eta gibela
  • Seinalizazio zelularra
  • Ugalketa eta garapenaren biologia
Ugalketaren Fisiologia, Garapena, Zahartzea eta Minbizia, eta Bihotz-Elektrofisiologia
  • Aurrerapenak ikerketa onkologikoan
  • Neuromodulazioa eta neurobabesa
  • Seinalizazio zelularra
  • Ugalketa eta garapenaren biologia
  • Zahartzea