Doktorego programa honen bidez, hezkuntza arloko ikerketa hainbat ikuspegitatik lantzeko asmoa dago eta horren helburu nagusia ikerketaren bidez hezkuntzako errealitatearen ezagutza hobetzea da. Programa hiru esparrutan antolatuta dago: eskola, hizkuntza eta gizartea.
"Eskola”-ren esparruan, ikerketa ildo nagusiak alderdi hauen ingurukoak dira: errendimendu akademikoarekin lotutako faktoreen azterketa, ikastegiak eta sistemak hobetzeko programen diseinua eta ebaluazioa, metodologia berrien eragina, baliabide digitalen erabilera, hezkuntza kalitatearen azterketa eta irakasleen prestakuntzarekin lotutako alderdiak.
“Hizkuntza”-ren esparruan, hezkuntza testuinguruetan eta bestelako gizarte eremuetan bai hizkuntza gutxituak bai eleaniztasuna erabiltzearen ingurukoak dira ikerlanak.
"Gizartea”-ren esparruan, gizarte heziketako esku-hartzean nahastuta dauden askotariko faktoreak aztertzen dira (kulturartekotasuna, hezkuntza inklusioa, familia, haurtzaroa, gaztaroa, populazio migratzaileak, etab.) eta, hezkuntza ikerketaren laguntzaz, horiei buruzko hausnarketa prozesu bat egiteko eskatzen da. Ildo horretan, ikerketaren muinak eragileak, erakundeak eta profesionalen prestakuntza bera izan daitezke.
Ficha de Grado
Arduraldi partziala
Iraupena: 5 - 8 ikasturte
Eskainitako plazak: 9
Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako
Ficha de Grado
Arduraldi osoa
Iraupena: 3 - 5 ikasturte
Eskainitako plazak: 21
Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako
Harremanetarako
Kontsulta akademikoak: arkaitz.lareki@ehu.eus
Kontsulta administratiboak: educacion.doke@ehu.eus
Iradokizunak eta eskaerakIkerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeak | Ikerketa lerroak |
---|---|
Gizartea |
|
Hizkuntza |
|
Ikastetxea |
|