Farmakologiako doktorego programak ikertzaile prestakuntza ematen du farmakoen eta medikamentuen arloan, askotariko gaiak jorratuz, hala nola konposatu berrien garapena, haien jardun biologikoaren azterketa, xede terapeutiko berrien bilaketa, haien ebaluazio klinikoa eta albo kalteen jarraipena.
Farmakologiako doktoregoak interesa du farmaziaren eta bioteknologiaren industrian sartzeko, ikerketa akademiko eta teknologikoan aritzeko eta arlo hau arautzen duten erakundeetan lan egiteko. Bertan ematen den prestakuntzaren irizpideak dira bikaintasuna, nazioarteko lankidetza eta erronka sozio-sanitarioei erantzutea, eta doktoregaiak prestatzen dira dagoeneko lan ildo finkatuak eta finantzabide egonkorrak dituzten ikertaldeetan.
Ficha de Grado
Arduraldi partziala
Iraupena: 5 - 8 ikasturte
Eskainitako plazak: 5
Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako
Ficha de Grado
Arduraldi osoa
Iraupena: 3 - 5 ikasturte
Eskainitako plazak: 10
Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako
Harremanetarako
Kontsulta akademikoak: javier.meana@ehu.eus
Kontsulta administratiboak: farmacologia.doke@ehu.eus
Iradokizunak eta eskaerakIkerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeak | Ikerketa lerroak |
---|---|
Neurofarmakologia / Farmakozinetika-farmakodinamia aplikatua |
|
Neurofarmakologia molekularra eta zelularra |
|
Neuropsikofarmakologia |
|