Programa honek bere garaian Koldo Mitxelenak euskal hizkuntzalaritzan eta filologian hasitako ikerketa egitasmo erraldoiari ematen dio jarraipena.
Programak euskal gizarterako giltzarri diren alorretan kalitate handiko ikerketa orijinala sustatzen du: besteak beste, euskararen jatorria eta garapena, euskararen egitura eta ezaugarri tipologikoak, euskal gramatikaren alor guztietako bereizgarriak, euskalkien nolakotasun eta aniztasuna, euskara batuaren sozializazioa, hizkuntza gutxitua duen gizarte eleaniztun batean hizkuntzaren didaktikan eta jabekuntzan dauden aurrerapen zientifikoak, euskal kultura eta literaturaren ezagutza eta zabalkundea.
Bestalde, hizkuntzaren inguruko ikerketetan ohi denez, euskaratik abiatuta, bai hizkuntzalaritza eta filologia orokorrei, baita hizkuntzalaritza aplikatuari eta literatur teoriari ere, geure ekarpena egin nahi diegu.
Ficha de Grado
Arduraldi partziala
Iraupena: 5 - 8 ikasturte
Eskainitako plazak: 5
Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako
Ficha de Grado
Arduraldi osoa
Iraupena: 3 - 5 ikasturte
Eskainitako plazak: 10
Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako
Harremanetarako
Kontsulta akademikoak: ibon.manterola@ehu.eus
Kontsulta administratiboak: doke.euskalhizkuntzalaritzafilologia@ehu.eus
Iradokizunak eta eskaerakIkerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeak | Ikerketa lerroak |
---|---|
Euskal Hizkuntzalaritza: Gramatika, Hizkuntzaren Historia, Dialektologia eta Aldakortasuna |
|
Euskararen erabilerak Gizarte Elebidun batean: Literatura, Irakaskuntza eta Jabekuntza |
|