Globalizazio ekonomikoak guztiz aldatu du ekonomiaren egitura, bai herrialdeena bai eskualdeena, eta eragina izan du ingurune naturalean. Ekonomiek planeta mailako dimentsioa hartu dute, eta horrek aldaketa ekarri du emaitza mikro eta makroekonomikoetan. Nazio mailako erregulazio mekanismoen eraginkortasun mugatuari erantzuteko, integrazio prozesuetan sakontzen da eta, ondorioz, nazioz gaindiko esparru ekonomikoek eratzen dituzten elkarlan mekanismoak garatzen dira.
"Ekonomia Integrazioa" doktorego programaren helburua da eskaintzea globalizazio/integrazio prozesuetan espezializatutako graduondoko prestakuntza, aztertuta nola eragiten duten kasuan kasuko ekonomietan eta nola erantzun behar zaien prozesu horien ondorioei, kontuan hartuta, baita ere, eskualdeko eta tokian tokiko ikuspegia.
Doktorego programako irakasleen ikerketa jarduna ezaguna eta zabala da arlo hauetan: globalizazioa eta nazioarteko ekonomia, erakundeak, politika ekonomikoa, gizarte politikak, pobrezia mailaren neurketa, lanaren ekonomia, ekonomiari aplikatutako joko teoria, globalizazioa eta lehiakortasuna, baliabide naturalen ekonomia, eskualde eta hiri ekonomia, ekonomiari aplikatutako datuen zientzia, eta sortzen ari diren teknologia berrien inpaktu ekonomikoa.
Ficha de Grado
Arduraldi partziala
Iraupena: 5 - 8 ikasturte
Eskainitako plazak: 5
Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako
Ficha de Grado
Arduraldi osoa
Iraupena: 3 - 5 ikasturte
Eskainitako plazak: 5
Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako
Harremanetarako
Kontsulta akademikoak: beatriz.plaza@ehu.eus
Kontsulta administratiboak: integracioneconomica.doke@ehu.eus
Iradokizunak eta eskaerakIkerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeak | Ikerketa lerroak |
---|---|
Erakundeak, erregulazioa, politika publikoak eta politika ekonomikoa |
|