Breadcrumb

Título - Biodiversidad, Funcionamiento

Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioa Doktoregoa

Aplikazio habiaratuak

Presentación - Biodiversidad, Funcionamiento

Biodibertsitatea eta Ekosistemen Funtzionamendu eta Gestioa doktorego programak organismoen eta sistema biologikoen arloan prestatzen ditu ikerlariak, hain zuzen ere, biodibertsitatea, ekologia eta ingurugiro-arloan. Programak jakintza-alor ugari baitaratzen dituen heinean disziplinartekotasuna bere ezaugarritako bat da. Euskal Herriko Unibertsitateko Botanika, Ekologia, Zoologia eta Mikrobiologiaren esparru orokorretan garatutako ikerketa-lerroez gain, Aranzadi Zientzia Elkartean eta Azti edo Neiker-Tecnalia Ikerketa eta Garapen Teknologikorako Euskal Institutuan lantzen diren edafologia, itsas biologia, abelzaintza, ornitologia, basogintza edo herpetologia ere barneratuta daude Doktorego Programa honetako eskaintzan.

Doktorego Programa honetako doktoregaiek ikerketa-ibilbide egokia eta zientifikoki arrakastatsua egin ahal izateko ezinbesteko diren elementuak ditu: nazioarteko aitormena duen irakaslegoaren bermea, ikertaldeen azpiegitura zientifikoa eta unibertsitate serio bati dagozkion zerbitzu (informatikoak, editorialak, inprimategikoak) eta baliabideak (aldizkari zientifikotarako sarbide elektronikoa, posta elektroniko korporatiboa,…).

Doktorego Programaren baitan formazio osagarrirako ikastaroak eskaintzen dira, eta doktoregoaren iraunaldian zehar atzerriko ikerketa-zentru batetan egonaldia egitea sustatzen dugu, emaitza zientifikoak nazioarteko biltzar eta aldizkaritan aurkeztearekin batera.

Doktorego Programa batik bat Euskal Herriko Unibertsitateko graduatu edoeta masterreko ikasleek hautatzen duten arren, nazioarteko ikasleek jasotzeko gaitasuna du. Euskal Herriko Unibertsitatetik kanpo egin baduzu masterra eta zure doktoregoa programa honetan garatu nahi bazenu jar zaitez harremanetan gurekin.

XSLaren edukia

Ficha de Grado

Arduraldi partziala

Iraupena: 5 - 8 ikasturte

Eskainitako plazak: 5

Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako

Ficha de Grado

Arduraldi osoa

Iraupena: 3 - 5 ikasturte

Eskainitako plazak: 15

Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako

Harremanetarako

Kontsulta akademikoak: arantza.aldezabal@ehu.eus

Kontsulta administratiboak: bfge.doke@ehu.eus

Iradokizunak eta eskaerak

XSLaren edukia

Ikerketa taldeak eta lerroak

Ikerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeakIkerketa lerroak
Botanika
  • Dendrokronologia
  • Iberiar Penintsulako flora eta ekologia fungikoa
  • Iberiar Penintsulako landare eta habitaten kontserbazioaren biologia
  • Iberiar Penintsulako landare-komunitateen flora, landaredia eta ekologia
  • Itsas bentosaren ekologia
  • Landarea-belarjalea elkarreragina
Ekologia
  • Baso-ekologia
  • Ekosistemen zerbitzuak
  • Estuarioetako eta itsasoko planktonaren ekologia
  • Ibaietako ekologia
Zoologia
  • Artropodoak
  • Ibai-sistemetako fauna eta kalitatea
  • Malakologia
  • Taxonomia eta filogenia molekularra
  • Ugaztunen portaeraren ekologia