Proiektatu zeure geroa

Proiektatu zeure geroa

Masterrak eta berezko graduondokoak

Izen ematea, onarpena eta plaza erreserbatzea

Aplikazio habiaratuak

Home-Inicio-curso-Gipuzkoa

Home-Inicio-curso-Bizkaia

Eduki publikatzailea

UPV/EHUk gaitzetsi egiten du kriminologia jardunaldiak bere egoitzetako batean egitea galarazi zuen ikasle talde baten jokamoldea

2025/03/26

Bilboko Elkano Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, ELSAk antolatuta (The European Law Students’ Association) egitekoak ziren Kriminologia jardunaldien harira ikasle talde batek izandako portaeraren aurrean, UPV/EHUren Errektoretza Taldeak erabateko gaitzespena adierazten du hiru ertzainek hizlari gisa parte hartzekoak ziren jardunaldiak normaltasunez egitea eragotzi izanagatik. 

Atzoko saioa hasi aurretik 30-40 pertsonako talde batek Ertzaintzaren kontrako protesta hasi zuen bertaratutakoen sarrera-irteera oztopatuz. Entzule gisa bertaratu zen eta zerbitzuz kanpo zegoen agente bat zauritua gertatu zen lepoan eta eskumuturrean zauri arinekin, Segurtasun sailak jakinarazi duenez. 

Errektoretzak deitoratu egin ditu istiluak eta elkartasuna adierazi dio zauritutako pertsonari. Era berean, UPV/EHUk berresten du era horretako ekintzek ez dutela lekurik Unibertsitatean eta unibertsitate komunitatearen aldetik ezin dutela ulermenik jaso, aipatutako erakundeak (ESLA) libreki antolatutako ekitaldiekiko tolerantzia eza erakusten baitute. Hizlarien eta ekitaldira bertaratutakoen askatasunarekiko errespetu eza eta besteen ideiekiko jarrera antidemokratiko eta ezeztatzailea adierazten dute. Arazo horrek arduratu egiten gaitu eta unibertsitatearen balioekin bateraezinak diren era horretako ekintzei aurre egiteko neurriak aztertuko ditugu. 

Halaber, UPV/EHUk barkamena eskatzen die Unibertsitateko instalazioetara bertaratu ziren eta jardunaldietan parte hartzerik izan ez zutenei hizlari eta ikus-entzuleei, bertan behera utzi behar izan zirelako. Unibertsitateak bere esku dagoena egingo du jardunaldiak normaltasunez lehenbailehen egin ahal izateko. 


Aplikazio habiaratuak

Home- Zuzendaritza Organuak

Home-GuneErreserba

Aplikazio habiaratuak

Home- Praktikak

Home- Sellos