Edukiak

Marcos Ignacio Larrauri Gil

Telefonoa

Posta elektronikoa

Ibilbidea

Marcos Larrauri industria-ingeniaria da 1986tik.

Bere ibilbide profesionala 1986tik 1998ra bitartean enpresa pribatuan lan eginez garatu da eta, bestalde, 1998tik 2001eko abendura arte, aldi berean egin du lan enpresan eta Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) lanaldi partzialeko irakaskuntzan. 2002tik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) arduraldi esklusiboa izan du.

Enpresa-esperientzia:

Inspection Technical Services S.L. Junior Engineer, kalitatezko eskuliburuak egiteko eta talde multinazionaletara esportatzeko sortak ikuskatzeko arduraduna.

Maier S. KOOP. (1988-1998): hainbat ardura-postu bete zituen, Ekoizpen Zuzendaria (1988-1993), I+G Zuzendaria (1993-1995), Plantako Gerentea (ekoizpen plantan Vigon, 1996) eta Kooperatibako Presidentea (1997). Enpresa MCC taldekoa da eta automobilgintzaren sektorerako lan egiten du.

FPK S.A. (1998-2001eko abendua): zuzendari Teknikoa. Enpresa MCC taldekoa da eta automobilgintzaren sektorerako lan egiten du.

Irakaskuntzako esperientzia:

2001eko abenduan, hasiera batean Barakaldon integratu zen M.H.L.I.T.U.E.ko irakasle gisa; 2012ko irailetik, ikastetxea Bilbora lekualdatu zen, eta, gaur egun, Bilboko Ingeniaritza Eskolako atal bat da.

Eraikuntzako ingeniaritzaren arloan dihardu, eta oinarrizko ikerketa-lanari ekin dio, betiere eraikuntzarekin eta haren materialekin lotutako hainbat proiektutan parte hartuz. MIVES proiektua da garrantzitsuena.

2015eko azaroan doktore-titulua lortu zuen.

2016ko irailean, IT781-13 Eusko Jaurlaritzaren Talde Kontsolidatuan sartu zen: balio-iraunkortasun integrala

2020an Bikain kalifikazioa aitortzen zaio DOCENTIAZ programaren 10. deialdian