Edukiak

Leire Garmendia Arrieta

Telefonoa

Posta elektronikoa

Ibilbidea

Unibertsitateko irakasle titularra katedra akreditazioduna Bilboko Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU). Eraikuntza Ingeniaritza arlokoa.

Ingeniaritza Mekanikoa saileko Idazkari Akademikoa.

Industria-ingeniaria (2006), Material Aurreratuen Ingeniaritzako Masterra (2009) eta Ingeniaritzako nazioarteko doktoregoa (2010) eta aparteko saria (UPV/EHU).

2006 eta 2016 artean, TECNALIAn lan egin zuen, "Patologia eta Birgaitzea" eta "Berrikuntza Hiria Birgaitze eta Berroneratzean" arloetan, ingeniaritza/aholkularitza eta ikerketa lanak eginez. 2013an, Ingeniaritza Mekanikoa sailean (UPV/EHU, Eraikuntza Ingeniaritza arloa) hasi zen lanaldi partzialean, eta, 2016an, lanaldi osoan.

Eraikuntzako patologietan espezializatua, bere ikerketa-ildoa eraikitako ingurunea kontserbatzera eta egokitzera bideratuta dago. Arrisku analisian oinarrituta, beharrazinak identifikatu eta soluzioak garatuz egiturak indartzeko, birgaitze energetikoa bideratzeko eta, azkenik, klima-aldaketak eragindako inpaktuei aurre egiteko egokitzapena bideratuz. Honek eraikitako ingurunearen kalteberatasuna eta arriskua minimizatu, eta haren erresilientzia hobetuko du, garapen jasangarriaren bidez.

36 ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta 16 proiektutan izan da IN (4 europarrak, 1 nazionala, 9 autonomikoak eta 2 transferentzia proiektuak). 22 artikulu zientifiko argitaratu eta 40 nazioarteko kongresuetan parte hartu du