ANALYSIS AND TREATMENT OF INDEXES FOR DECISION-MAKING ABOUT ROAD PAVEMENT REHABILITATION UNDER SUSTAINABILITY CRITERIA: APPLICATION TO THE ROAD NETWORK OF BISCAY
- Doktoregaia:
- Heriberto Pérez Acebo
- Urtea:
- 2018
- Unibertsitatea:
- Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
- Zuzendaria(k):
- Eduardo Rojí Chandro & Hernán Gonzalo Orden
- Deskribapena:
Ekonomiaren eta gizartearen hainbat sektoreren arteko finantzaketa lortzeko lehia dela eta, Bide-zoruak Kudeatzeko Sistemak (BKS) beharrezko bihurtu dira bide-administrazioetarako luzeago irauten duten eta kostu eraginkorragoko bide-zoruak diseinatzeko eta dauden funtsak hobeto esleitzeko. Bide-zoruaren mantentze-lan guztiak kudeatzeko, planifikatzeko eta aurrekontua esleitzeko tresna sistematiko bezala defini daiteke Bide-zoruak Kudeatzeko Sistema. BKSek honako elementu hauek izan behar ditu: datu-base bat, errepide-inbentarioa, bide-zoruen materialak, trafiko datuak eta bide-zoruaren gaurko egoeraren datuak eduki behar dituena; analisi-modulu bat non informazio eskuragarria erabiltzen den bide-zoruen etorkizuneko egoera iragartzeko portaera-modeloen bitartez; eta informazio-modulu bat, beharrezko lanak eta nola gauzatu azaltzen duten txostenak prestatzeko. Horren ondorioz, portaera-modeloak oinarrizko faktorea dira edozein BKS-tan.
Bizkaiko Foru Aldundiak (BFA), Espainian daukan estatus politiko berezia dela eta, Bizkaiko lurraldeko hiri arteko ia errepide-sare osoa kudeatu du 80ko hamarkadatik eta horren arduraduna da. Beraz, 1.300 km baino gehiago daude bere kontrolpean. Bere giza- eta diru-baliabideak hobeto kudeatu nahian, Bizkaiko Foru Aldundiak bere Bide-zoruak Kudeatzeko Sistema propioa garatu du, errepide-inbentario zehatz batekin eta datu-basean bide-zoruen informazioa sartzeko plan espezifiko batekin. Gainera, BFAk datu-biltze kanpainak burutu zituen errepide-sare osoaren benetako egoera jakiteko 2000, 2002 (partzialki), 2004, 2007, 2011 eta 2016. urteetan honako datu hauek neurtuz: erregulartasuna, International Roughness Index (IRI) indizearen bidez, labainketarekiko erresistentzia, deflexioak eta akatsak, bereziki pitzadurak eta gurpil-arrastoak.
Tesi honen helburua IRI eta zeharkako marruskadura koefizienterako portaera-modeloak garatzea da, Bizkaiko errepide-sarean etorkizuneko egoera jakiteko asmoz. IRI modeloak garatu dira errepide konbentzional berrietarako (bi erreiko errepideak) bide-zoru malgu eta erdi-zurrunarekin. Bide-zoru malguentzat, eragina duten faktoreak dira honako hauek: bide-zoruaren adina, geruza bituminosoen lodiera totala eta proiektuko erretik pasatu diren metatutako ibilgailu astunen kopurua. Bide-zoru malguetarako, modeloak behar du bide-zoruaren adina, bide-zorutik pasatu diren metatutako trafiko totala eta astunen trafiko totala eta material ez bituminosoak kontuan hartzen dituen faktore bat. Labainketarekiko
erresistentziarako proposatutako modeloa edozein errepide motarako erabil daiteke, errepide konbentzionaletan edo galtzada bananduko errepideetan, eta Bizkaian normalean erabiltzen diren errodadura geruzen materialetarako: hormigoi bituminosoa, nahaste etenak, nahaste drainatzaileak eta kare-esneak. Modeloak bertsio laburra dauka eta erabiltzen ditu aldagai hauek: datuak neurtzen diren Eguneko Batez Besteko Intentsitatea (EBBI), errodadura geruzaren materiala kontuan hartzen duen faktorea eta errepide-mota eta errei kopurua noranzkoko kontuan hartzeko faktore bat. Aldagai hauetaz gain, modeloaren bertsio luzeak beste faktore bat erabiltzen du, EBBIa, errepide-mota eta errei kopurua noranzkoko, errodadura geruzaren materiala eta Espainiako arauen araberako beharrezko Azeleratutako Leuntze Koefizientea konbinatzen dituena. Eguneko Batez Besteko Intentsitate totala erabiltzeak, eta ez ibilgailu astunen Eguneko Batez Besteko Intentsitatea, aurretik proposatutako modeloekin ezberdintasuna dakar.
- Esteka informazio gehigarriarekin:
- (Beste leiho bat zabalduko du) ADDI