Eduki publikatzailea

Curso para la obtención de la certificación de personal evaluador interno de AUDIT-EHU

 

IKASTAROAREN FITXA

 

Ikastaroaren izena

AUDIT-EHUko pertsonal barne ebaluatzailearen ziurtagiria eskuratzeko ikastaroa

Arloa

10. Kalitatea eta hobekuntza gestioan

Helburua

Ikasleak prestatu nahi dira UPV/EHUren ikastegietako gestio sistemen barne ebaluatzaile gisa jardun daitezen, gerora Unibasq edo Euskaliten bidezko kanpoko ebaluazioari hobeki prestatuta aurre egingo badiote. Hobekuntzaz gainera, Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemen (KBBS) ezarpena ziurtatzea da azken helburua Unibasq-en AUDIT programaren bidez eta/edo ikastegiak egindako gestio aurreratuari aitortza eginda, Euskalit-en Kudeaketa Aurreratuaren Eredua (KAE) baliatuta

Ikastaroaren deskribapen orokorra

Ikastaroak ikuspegi teorikoa eta praktikoa izango ditu. Atal teorikoan aurkeztu eta aztertuko da UPV/EHUren ikastegien barne ebaluazioak egiteko diseinatutako prozedura.

 

Atal praktikoan, AUDIT-en gidalerro bat edo KAE-ren elementu bat ebaluatzeko behar den dokumentazioa aztertuko da eta azalduko barne ebaluazioaren txostena nola egin.

 

"AUDIT-EHU barne ebaluatzailearen ziurtagiria" lortzeko, ikastaroa egiteaz gain, ondoko taulan zehaztutako eginkizun guztiak bete beharko dira, bai teorikoki nola praktikoki:

 

Eginkizun mota - metodologia

Parte hartzailearen arduraldia

Prozeduraren aurkezpena eta analisia (ikastaroa)

4 o. aurrez aurre

AUDIT irizpideak edo KAE elementuak ebaluatzeko behar diren dokumentazioaren analisia

4 o. ikasgelaz kanpoko

In situ ebaluazioa

5 o. aurrez aurre

Barne ebaluazioari buruzko txostena in situ idaztea

1 o. aurrez aurre

KEIZ/SCEIko zuzendariari ebaluazio prozesuari buruzko elkarrizketa eta feed back-a

1 o. aurrez aurre

 

Ikastaroaren maila

Oinarrizkoa

Ikastaroaren eduki zehatza

  • Europako Unibertsitate Eremuko Kalitate Bermerako irizpideak eta gidalerroak

  • AUDIT programa: KBBSren ezarpenaren ziurtagiria lortzeko gida 2016ko urria

  • Ikastegien KBBSren ezarpenaren ziurtagiria: AUDIT eta KAE.

  • Gestio gida eta gestio gidaren autoebaluazioa egiteko koadernoa

  • Kudeaketa Aurreratuaren Eredua –AUDIT programa– interpretatzeko gida.

  • Barne ebaluaziorako prozedura UPV/EHUn.

  • Ebaluazio taldearen protokoloa

  • Barne ebaluazioaren txostena

  • Elkarrizketetan egiteko galderak

Norentzat

AUDIT ebaluatzeko: Ikastegiko teknikaria, zein bere ikastegiko KBBSa ezagutzen duten administratzaileak eta/edo administrazio buruak eta ardurak dituztenak bertan.

 

KAE ebaluatzeko: KAEren ebaluatzailea Euskaliten bidez.

Ikasle kopurua

10

Ikasleek aurretik eduki beharreko ezagutzak

AUDIT ebaluatzeko: zein bere ikastegiko KBBSa ezagutu eta ardurak izan bertan.

 

KAE ebaluatzeko: KAEren ebaluatzailea Euskaliten bidez.

Irakaskuntza modua (ikasgelakoa edo on-line)

Presentziala

Ebaluazio sistema (bukaeran ebaluaziorik egongo da: bai/ez)

Ez

Ikastaroaren iraupena (orduak guztira)

4

Hizkuntza

Gaztelania

Ziurtagiri mota

Bertaratze ziurtagiria

Izaera

Derrigorrezkoa (ez kreditu ordurik kenduko)

Irakasleak

Alfonso Davalillo (Kalitate eta Ebaluazio Instituzionaleko Zerbitzua– KEIZ/SCEI), Raquel Ramoneda (Kalitate eta Ebaluazio Instituzionaleko Zerbitzua– KEIZ/SCEI) eta Ángela Bernaola (Kalitate eta Ebaluazio Instituzionaleko Zerbitzua– KEIZ/SCEI)