GASTEIZKO OSASUN AZTERKETAK: MUFACE, IRI, AZP
Eduki publikatzailea
Albisteak
ARABAN OSASUN AZTERKETAK
Lehenengo argitaratze data: 2021/11/23
Arabako Campusean, hitzordua erreserbatzeko epea zabalik egongo da 2021/11/25etik aurrera
Helbidea: ANTEA (Prebentzio Zerbitzua), Gaztelako Atea, 25, behea, Gasteiz
Hitzordua eskatu behar da helbide honetan:
http://www.ehu.eus/citas-medicas
Honakoak hautatuta:
Campusa: Araba-Vitoria-Gasteiz
Kontsulta mota: Osasun azterketak - Analitikak
Osasun azterketa egin diezazuten nahi duzun eguna eta ordua
Gogoan izan honakoak:
Osasun azterketak EZ DIRA Campuseko Errektoreordetzaren betiko tokian EGINGO, goian adierazitako helbidean baizik.
Lau orduko baraualdiarekin joan behar duzu
Gernua ez da nahitaez goizeko lehena izan behar, eta, beraz, osasun azterketa egiteko unean har dezakezu.
Betaurrekoak edo ukipen lenteak badituzu, eraman itzazu azterketa medikora.
Ez ahaztu NANa eta Gizarte Segurantzaren zenbakia