Diru-laguntzak: Latinoamerika & Beste Norakoak

Eusko Jaurlaritza - 2024/25ko ikasturtea

 

 

Eskatu, bai ala ez?

Bai, ondoren azaldutako prozedura jarraituz, adierazitako epean eta moduan

​​​

Eskaerak aurkezteko epea

2024ko azaroaren 21etik abenduaren 12ra arte (biak barne)

Ez da epez kanpoko eskaerarik onartuko


Eskaerak aurkezteko tokia 

Eskatutako dokumentazioa bidali beharko da UPV/EHUra, goian adierazitako epean, mezu berean.

Ikasle eskatzaileak abizenaren arabera dagokion posta-helbidera bidali beharko ditu dokumentuak (ez bidali bi posta elektronikoetara).

ADI: Posta elektroniko hauek eskatutako dokumentazioa jasotzeko dira soilik. Zalantzak argitzeko, nazioartekoak.mugikortasuna@ehu.eus helbidera jo, mezuaren gaian "EUSKO JAURLARITZA BEKA" idatziz.

 

Eskatutako dokumentazioa

  1. Errolda-ziurtagiri​​​​​​a

Errolda-ziurtagiri eguneratua (2024ko azaroaren 20tik aurrera emana) "eskaera egiten den egunean eta 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren bateko administrazio-auzotasuna izatea" frogatzen duena, hau da, azken urtean EAEn erroldatuta egon zarela eta oraindik erroldatuta zaudela frogatzen duena.

Azken urtean udalerriz aldatu ez bazara, 2024ko azaroaren 20tik aurrera emandako errolda-ziurtagiri/bolante bat eskatu behar duzu, erroldan alta emandako eguna jasotzen duena.

Azken urtean udalerriz aldatu bazara, errolda ziurtagiri historikoa edo erroldatuta egon zaren udalerri bakoitzeko errolda-ziurtagiri/bolante bat aurkeztu beharko duzu (gaur egun erroldatuta zauden udalerriari dagokiona, berriz, 2024ko azaroaren 20tik aurrera eman beharko duzu).          

            2. II. Eranskina - Berariazko baimena

            3. III. Eranskina - Erantzukizunpeko adierazpena

 

Dokumentua bete eta sinatzeko, Adobe Reader besterik ez da behar. Digitalki edo Adobeko tresnak “bete eta sinatu” aukeraren bidez sina dezakezu. Ez da formatua moldatua duen dokumenturik onartuko.

 

Behin- behineko zerrenden argitarapena

2024ko abenduaren 27an, atal honetan argitaratuko dira eskabide osoen, zuzendu beharreko eskaeren eta baztertutakoen zerrendak:

Eskabide osoen behin-behineko zerrenda

Zuzendu beharreko eskaeren behin-behineko zerrenda

Baztertutako eskaeren behin-behineko zerrenda

 

Zuzenketak aurkezteko epe eta modua

Zuzendu behar duten pertsonek 10 egun baliodun izango dituzte horretarako, 2024ko abenduaren 28tik 2025ko urtarrilaren 14ra (biak barne).

Zuzendu beharreko dokumentu edo dokumentuak abizenaren arabera dagokion posta-helbidera bidali beharko ditu (“Eskaerak aurkezteko tokia” atalean adierazita dauden helbide berdinak), mezuaren gaian ZUZENKETA hitza jarriz.

Ez da epez kanpoko zuzenketarik onartuko

 

Behin-betiko zerrenden argitarapena

2024ko urtarrilaren 27an, eskabide osoen eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratuko dira atal honetan.

Eskabide osoen behin-betiko zerrenda

Baztertutako eskaeren behin-betiko zerrenda

 

Ebazpena eta dirulaguntzen ordainketa

Eusko Jaurlaritzak dirulaguntzak emateko ebazpena jakinarazi ondoren, non ordaindu beharreko zenbatekoak agertuko diren, jasoko den zenbatekoa mugikortasun-eskabidean emandako kontu-zenbakian sartuko da.

Ordaintzeko, Nazioarteko Harremanen Bulegora programaren nahitaezko dokumentazioa bidali behar da, egonaldiaren amaierako ziurtagiria barne. Beka mugikortasuna amaitutakoan ordainduko da.

Agindua, 2024ko azaroaren 12a