Diru-laguntzak: Erasmus+ Mugikortasun Luzeak Europan

Eusko Jaurlaritza - 2023/24ko ikasturtea

 

ADI: egun argitaratutako informazioa 2023/2024 deialdiari dagokio, oraindik ez baita 2024/2025 ikasturteari dagokion deialdia ireki. Informazio hau baliagarria izango zaizu gutxi gorabeherako epeak, eskaera egiteko modua eta abar konprobatzeko.

 

Eskatu, bai ala ez?

Bai, ondoren azaldutako prozedura jarraituz, adierazitako epean eta moduan

​​​

Eskaerak aurkezteko epea

2023ko azaroaren 16tik abenduaren 12ra arte (biak barne)

Ez da epez kanpoko eskaerarik onartuko


Eskaerak aurkezteko tokia 

Eskatutako dokumentazioa bidali beharko da UPV/EHUra, goian adierazitako epean, mezu berean.

Ikasle eskatzaileak abizenaren arabera dagokion posta-helbidera bidali beharko ditu dokumentuak (ez bidali bi posta elektronikoetara).

ADI: Posta elektroniko hauek eskatutako dokumentazioa jasotzeko dira soilik. Zalantzak argitzeko, nazioartekoak.mugikortasuna@ehu.eus helbidera jo, mezuaren gaian "EUSKO JAURLARITZA BEKA" idatziz.

 

Eskatutako dokumentazioa

  1. Berariazko baimena

Dokumentua bete eta sinatzeko, Adobe Reader besterik ez da behar. Digitalki edo Adobeko tresnak “bete eta sinatu” aukeraren bidez sina dezakezu. Ez da formatua moldatua duen dokumenturik onartuko.

“Zein ikastetxe  eta  unibertsitatean egiten dituen ikasketak” atalean, UPV/EHUko fakultatea edo ikasketa-zentroa adierazi

  1. Errolda-ziurtagiri​​​​​​a

Errolda-ziurtagiri eguneratua (2023ko azaroaren 14tik aurrera emana) "eskaera egiten den egunean eta 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren bateko administrazio-auzotasuna izatea" frogatzen duena, hau da, azken urtean EAEn erroldatuta egon zarela eta oraindik erroldatuta zaudela frogatzen duena.

  • Azken urtean udalerriz aldatu ez bazara, 2023ko azaroaren 14tik aurrera emandako errolda-ziurtagiri/bolante bat eskatu behar duzu, erroldan alta emandako eguna jasotzen duena.
  • Azken urtean udalerriz aldatu bazara, errolda ziurtagiri historikoa edo erroldatuta egon zaren udalerri bakoitzeko errolda-ziurtagiri/bolante bat aurkeztu beharko duzu (gaur egun erroldatuta zauden udalerriari dagokiona, berriz, 2023ko azaroaren 14tik aurrera eman beharko duzu).

 

Behin- behineko zerrenden argitarapena

2023ko abenduaren 29an, atal honetan argitaratuko dira eskabide osoen, zuzendu beharreko eskaeren eta baztertutakoen zerrendak:

Eskabide osoen behin-behineko zerrenda

Zuzendu beharreko eskaeren behin-behineko zerrenda

Baztertutako eskaeren behin-behineko zerrenda

 

Zuzenketak aurkezteko epe eta modua

Zuzendu behar duten pertsonek 10 egun baliodun izango dituzte horretarako, 2024ko urtarrilaren 2tik 15era (biak barne).

Zuzendu beharreko dokumentu edo dokumentuak abizenaren arabera dagokion posta-helbidera bidali beharko ditu (“Eskaerak aurkezteko tokia” atalean adierazita dauden helbide berdinak), mezuaren gaian ZUZENKETA hitza jarriz.

Ez da epez kanpoko zuzenketarik onartuko

 

Behin-betiko zerrenden argitarapena

2024ko urtarrilaren 26an, eskabide osoen eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratuko dira atal honetan.

Eskabide osoen behin-betiko zerrenda

Baztertutako eskaeren behin-betiko zerrenda

 

Ebazpena eta dirulaguntzen ordainketa

Eusko Jaurlaritzak dirulaguntzak emateko ebazpena jakinarazi ondoren, non ordaindu beharreko zenbatekoak agertuko diren, jasoko den zenbatekoa mugikortasun-eskabidean emandako kontu-zenbakian sartuko da.

Ordaintzeko, Nazioarteko Harremanen Bulegora programaren nahitaezko dokumentazioa bidali behar da, egonaldiaren amaierako ziurtagiria barne. Beka mugikortasuna amaitutakoan ordainduko da.

Agindua, 2023ko urriaren 31

EBAZPENA, 2024KO EKAINAREN 18KOA