Erasmus+ Bidaiako Laguntza - Mugikortasun Laburrak (SEPIE)
Eskatu, bai ala ez?
Ez, ez da eskatu behar.
Laguntza hori kopuru finko bat da, eta jatorrizko unibertsitatearen (UPV/EHU) eta helmugakoaren arteko distantziaren arabera aldatzen da.
Eskaerak aurkezteko epea
---
Eskaerak aurkezteko tokia
---
Zenbatekoa
DISTANTZIA | EKOLOGIKOA EZ DEN BIDAIA | BIDAIA EKOLOGIKOA* |
---|---|---|
Entre 10 y 99 km | 28€ | 56€ |
Entre 100 y 499 km | 211€ | 285€ |
Entre 500 y 1999 km | 309€ | 417€ |
Entre 2000 y 2999 km | 395€ | 535€ |
Entre 3000 y 3999 km | 580€ | 785€ |
Bidaien distantziak kalkulatzeko, Europako Batzordeak proposatutako distantziakalkulagailua erabili behar da (http://ec.europa.eu/programmes/erasmusplus/tools/distance_en.htm). Ibilbidearen distantzia noranzko bakarrean adierazi behar da, joan-etorria barne hartuko duen laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko.
* Bidaia ekologiko batean, joan-etorriko ibilbidearen zati nagusia emisio gutxiko garraiobideetan egiten da. Garraio ekologikotzat hartzen dira autobusa, trena edo partekatutako autoa. Kasu honetan, Bidaia Ekologikoaren Zinpeko Adierazpena osatu eta sinatu behar da. Erasmus+ Dirulaguntza Hitzarmenaren parte dena.
GARRANTZITSUA: Ezinbestekoa da bidaia-txartelak, joan-etorrikoak, pagos.internacional@ehu.eus-ra bidaltzea