Erakusketak

Erakusketa

'Hermanas Uriz Pi' Erakusketa

Noiz eta non

Noiztik: 2016/02/03 Noiz arte: 2016/03/14, 11:00 - 10:27

Deskribapena

Asteazkenean, otsailak 3, 11:00etan, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Andrestegi aretoan, Donostian, "Hermanas Uriz Pi" erakusketa inauguratzeko ekitaldia egingo dute, Eguesibarko Udalak eta UPV/EHUren Hezkuntza Museoak antolaturik.

Honako hauek izango dira inaugurazio ekitaldian:
Alfonso Etxeberría, Eguesibarko alkatea
Ana Arrieta, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
Joseba Orduña, Eguesibarko Kultura zinegotzia
Paulí Dávila, Hezkuntza Museoko zuzendaria
Manuel Martorell, historialaria

"Hermanas Uriz Pi" erakusketak Josefa (Pepita deitzen zioten) Uriz Pi (Badostain, 1883 – Ekialdeko Berlin, 1958) eta Elisa Uriz Pi (Tafalla, 1893 – Ekialdeko Berlin, 1979) ahizpen bizimodua du kontagai. Pepitak eta Elisak nagusiki Madrilen eta Katalunian eman zuten bizitza, eta Gerra Zibilaren ostean, erbestealdian, Ekialdeko Berlinen kokatu ziren hil arte, eta ez zuten aukerarik izan demokrazia berrezartzean jaioterrira itzultzeko. Ahizpa biek berrikuntza ekarri zuten hezkuntzaren esparrura

Errestaurazioaren eta II. Errepublikaren garaian, eta emakume zein haurren eskubideen alde ere jardun zuten. Horrez gain, heroikoki borrokatu ziren nazismoaren kontra II. Mundu Gerran. Honako hauek nabarmendu daitezke haien ekarpenen artean: María Montessoriren, Celestin Freineten eta Jean Piageten hezkuntza ikuspegi aurreratuak ezarri zituzten; misio pedagogiko direlakoetan parte hartu zuten Lleidako Pirinioetako alde baztertuenetan; Frantziako Erresistentziaren talde nagusian esku hartu zuten; Emakumeen Nazioarteko Federazio Demokratikoa (FEDIM) antolatu zuten; eta, Elisaren ekimenez, Nazio Batuek Haurrak Babesteko Nazioarteko Eguna (Haurraren Nazioarteko Eguna ere esaten zaio) ezartzeko kanpaina abiatu zuten (azkenean lortu zuten helburua, eta gaur egun ere antolatzen da egun hori).

Erakusketa Nafarroako zenbait herritan, Complutense Unibertsitatean, Madrilgo Ateneoan eta Berlingo Cervantes Institutuan ikusgai egon ostean, Gipuzkoako Campusean jarri dute, eta aurki Kataluniako unibertsitate batzuetara eta Frantziako zenbait hiritara eramango dute (Toulousera eta Parisa, adibidez).

Erakusketa otsailaren 19ra arte egongo da zabalik UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Andrestegi aretoan. Doan bisita daiteke.