IDAZKARITZA: Gradu amaierako azterketak 2024

2024ko karrera amaierako azterketen deialdi berezia

Eskaerak: 2024ko uztailaren 15etik 19ra.
Eskaera aurkezteko era: korreo elektronikoz jefa-negociado.fme@ehu.eus helbidera

GRADUKO TITULAZIO OFIZIALETAKO IKASLEEN EBALUAZIORAKO ARAUTEGIA

II. KAPITULUA

10. artikulua.- Ikasketa amaierako deialdia

Ikastegi bakoitzak zehaztuko ditu ikasketa amaierako azterketei buruzko arauak, baina, gutxien dela, ondokoa ezarriko da ikasketa guztietarako:

  1. Lehenengo matrikulakoak ez diren irakasgaietan baino ezingo da ikasketa amaierako deialdirako eskaria egin. Salbuespen bakarra izango da Gradu Amaierako Lana.
  2. Ikasketa amaierako deialdirako eskaria egin ahal izango dute ikasketak amaitzeko gehienez ere 30 kreditu falta dutenek, ondorio hauetarako kontuan izan gabe Gradu Amaierako Lanari dagozkion kredituak.
  3. Azterketak matrikularen arabera irakasgai, talde eta deialdiaren ardura daukaten irakasleek egingo dizkiete eskatzaileei.
  4. Ikasketa amaierako azterketak ebaluatzeko erabiliko den sistema azken ebaluazioa izango da.

ERIZAINTZAKO GRADUA

Ikasketa amaierako deialdi honetan laugarren mailako Practicum IV eta V matrikulatu ahal izateko aldez-aurreko baldintza diren irakasgaiak gainditzen dituztenek, (Patologia: Oinarrizko Zainketak, Farmakologia, Erizaintza Klinikoa I, Erizaintza Klinikoa II, Erizaintza Klinikoa III, Erizaintza Klinikoa IV, Bizi Zikloaren Erizaintza I, Bizi Zikloaren Erizaintza II, Erizaintzaren Oinarri Teorikoak, Harremanak eta Komunikazioa Zainketetan, eta Komunitate Erizaintza), matrikula irailaren 9tik 13ra aldatu ahal izango dute Practicum horietan sartzeko.

Aurreko deialdiak

2021eko karrera amaierako azterketen deialdi berezia

Eskaerak: 2021eko uztailaren 12tik 19ra

GRADUKO TITULAZIO OFIZIALETAKO IKASLEEN EBALUAZIORAKO ARAUTEGIA

II. KAPITULUA

10. artikulua. Ikasketa amaierako deialdia