Letren Fakultateak antolatutako ENLIGHT ikastaro bat saritu dute Tartun
Lehenengo argitaratze data: 2024/11/28
2024ko maiatzean Letren Fakultatean antolatu zen “Connecting Cultures: Sustainability, Travel, Translation & Migration” ikastaroak ENLIGHT Teaching & Learning Conference 2024 saria jaso du Tartuko Unibertsitatean.
Ikastaroa Erasmus+ programa trinko konbinatua da (Blended Intensive Programme, BIP), ENLIGHT, UPV/EHU eta beste bederatzi unibertsitate (Galway, Uppsala, Gent, Groningen, Göttingen, Bratislava, Tartu, Bordeaux, Bern) biltzen dituena.
Ikastaroaren lehen zatia online egin zen martxoan eta apirilean, eta bigarrena, berriz, aurrez aurre, maiatzaren erdialdean, astebetez, Letren Fakultatean.
Europako hainbat unibertsitatetako hogeita hamar bat ikaslek eta nazioarteko hainbat adituk parte hartu zuten, Euskal Herriko hainbat eragile soziokulturalek planteatu zizkieten erronkei irtenbideak bilatzeko.
Ikastaroa erronketan oinarritutako hezkuntza praktikara eraman nahi duen berrikuntza pedagogikoaren adibide bat da (Challenge Based Education, CBE). UPV/EHUko CBE i3lab laborategi iraunkorrak ikastaroa laguntzen du. Bigarren edizioa Letren Fakultatean egingo da berriro 2024-2025 ikasturtean.
Ikastaroari buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, kontsultatu ENLIGHTren webgunea eta ikusi lehen edizioaren laburpen-bideoa ENLIGHTren YouTube kanalean.