Izapideak eta inprimakiak (Vitoria-Gasteiz)

Multzoko proba

(Atzerriko tituluak homologatzeko)

Multzoko proba horiek unibertsitateko titulua baliozkotu nahi duten atzerriko titulatuei zuzenduak daude eta Hezkuntza Ministerioan dagozkion izapideak egin ondoren, horrek Espainian eskaintzen den tituluarekin baliokidetasunik ez duela azaltzen badu, baliokidetasuna lortuko da baldin eta interesdunak aipatutako probak gainditzen baditu.

Multzoko probak interesdunak libreki aukeratutako espainiar unibertsitate publiko batean egingo dira, baldin eta unibertsitate horrek ikasleak lortu nahi duen titulu espainiarrera bideratutako ikasketak eskaintzen baditu. Hortaz, gure ikastegian egingo dira Gizarte Langintzako diplomaturaren titulua homologatzeko multzoko probak, atzerrian titulu hori lortu duten ikasleek hala eskatzen badute behintzat.

Multzoko probak urtean bitan egingo dira gutxienez. Unibertsitateko ohiko eta ezohiko deialdiekin bat etorriko dira proba horiek egiteko datak, eta ondorioz, ikasturte bakoitzeko ekainean eta irailean egingo dira proba horiek.

Interesatuak hasiera batean ikastegiko Baliozkotzeen Batzordera jo dezake eta han esango die jarraitu beharreko izapideak zeintzuk diren.

Multzoko probak egiteko ikastegiko Idazkaritzan egin beharko da matrikula eta horretarako eskaera orria (pdf, 58 Kb) bete eta honako dokumentazioa aurkeztu beharko da:

  • Ikastegiak ebaluatu behar dituen irakasgaiak zeintzuk diren adierazten dituen Ministerioaren erabakiaren fotokopia.
  • NANaren edo pasaportearen fotokopia.
  • Tasak ordaindu izanaren agiria.

Atzerriko tituluen homologazioari buruzko araudia Hezkuntza Ministerioaren web orrian kontsultatu daiteke. Hona hemen esteka:
https://www.mecd.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/gestion-titulos/estudios-universitarios/titulos-extranjeros/homologacion-educacion-superior.html