Kimika Fakultateko graduazio berria
Lehenengo argitaratze data: 2023/11/13
Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultateko 2022-2023 ikasturteko promozioko 58 graduatuei diplomak emateko ekitaldia egin zen Donostiako UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroan. Ekitaldiaren buru Agustin Erkizia Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Marian Iriarte Kimika Fakultateko dekanoa izan ziren. Ekitaldian zehar, Pedro Miguel Echeniquek hitzaldi bat eman zuen. Espedienterik onena zuten ikasleak ere aintzat hartu ziren, eta Euskadiko eta Errioxako Kimika eta Kimikarien Elkargoak TFG onenaren saria eman zuen. Ekitaldia Luberri Xuri abesbatzaren emanaldiarekin amaitu zen.